Udazkeneko kolorez jantzi garela ohartu nintzen zapatuan Arantzazura igo nintzenean. Hura zen hori-marroi kolore mordoa! Eta mordoa izan ziren euskararen jatorriaren gainean entzun nituen bitxikeriak. Berriako kazetari Jakes Goikoetxeak ere aitortu zidan jota txundituta zegoela bere elkarrizketatuek kontatu ziotenarekin. Eta ez zaio arrazoirik falta: euskararen jatorriaren bila batzuk izadian Jesus Segurola, beste batzuek antzinako zibilizazioetan Antonio Arnaiz eta besteak monosilabikoetan barrena murgilduta Arantzazuko fraide Martin Mendizabal legez. Jatorria ezagutzea altxorra dela azaldu zidan Josu Naberanek eta esaerak dioen moduan nondik gatozen ezagutu behar dugu, nora goazen jakiteko. Eta hain justu Francoren heriotzaren hura ere hil zen eta azkenean! 30. urteurrenean, batzuek tentu gehiagoz erreparatu beharko liokete historiari eta nondik datozen aitortu, etorkizun hurbilean norabidez aldatzeko. Horietako bat, esaterako, Raxoi jauna litzateke. Atzo irakurri nion egunkari baten ikara ematen duela gobernua ikustea ETAri tregua eskatzen. Eta ez ote dio lotsarik ematen horrelako adierazpenak botatzea, bere karguaz aprobetxatuta? Pankartero modernoek, lotsarekin batera memoria historikoa ere galdu dute, antza. Beste batzuk izango ziren Estrarburgon aritu zirenak eztabaida bideratzeko elkarrizketan hartan.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan