Joan zen zapatuan Amaia Antzokian izan nintzen, Aupa Etxebeste! filma ikusten. Hasierako inpresioa, uste baino jende gutxiago dago, izan zen; baina, begira hasita bergararra, bergararra, bergararra
Kixiren bizilagunak ziren hara elkartu ginenen artean nagusi. Hori ere igarri zen pelikulan zehar herritarrak agertzen zirenean; zurrumurruak, barreak
Filmaren amaieran ere honelakoak: “Zer, ikusi zara? Ta
Ondo?”.
Argazkia Edu Mendibil lankideak atera zuen Donostiako Zinemaldian, filma estreinatu zen egunean.
Osteko jaialdiko argazkiak ere ikusi nitune, baina
Horrek berak publikatu ditzala! Etxebestetarren istorioa, historia txikia da, etxekoa. Pelikula ere ez da handikerietan ibiltzen; hasiera baten gainera, motel samarra iruditu zitzaidan. Telmo Esnal eta Asier Altunak, egindako hamaika mila elkarrizketa horietako baten ere (domekan Euskadi Irratiko Bitakoran entzun nituen) azaldu dute filmaren hasierako erritmo eta iluntasuna etxebestetarren animuen isla dela. Baliteke, baina hala ere, erritmoa ez da hasieratik espero nuena eta lehenengo ordu laurdenean-edo, zerbaiten zain moduan egon nintzen pelikula ikusten.
Aldiz, etxean geratu behar dutenek besterik ezin dutela egin barneratzen dutenean Javi Pezen musikak beste giro bat ematen dio filmari eta Javi Agirreren argiztapena ere piztu egiten da. Handik aurrerako minutuetan sarriago entzun genituen, baita neureak ere, irribarre eta barre algarak.
Euskaraz, aspaldiko partez
Horixe izan du Aupa Etxebestek ere bere alde. Aspaldiko partez, hamahiru urte, euskaraz egin den filma bakarra izan dela.
Zapatuko bertsioa euskaraz izan zen eta azpitituluak gaztelaniaz zituen. Aizue, euskaraz zen arren, Diego Luna mexikarraren filmak ikusten ditudanean legez, aho zabalik, belarriak tente eta aditu guran (baina ezin) egon nintzen. Patrizio Etxebeste ari da tabernan, txiste edo pasadizo bat kontatzen. Eztakit zein pikadorek egindako azañaren bat. Baina, ezin! Ezin ulertu zer esaten ari den! Hortaz, irakurtzen hasi nintzen!
Bai, bai, aitortzen dut, euskarazko filmaren gaztelaniazko azpitituluak irakurtzen hasi nintzen.
Lehenengo bi minutuak bakarrik izan ziren, lasai. Berehala esan nion nire buruari: “Zertan ari haiz, baina
Euskaraz ari ditxun-eta!”.
Baina
aizue! Horrelako gipuzkera zerratua ez da erraz ulertzen! Eta, zinean euskaraz entzuten daukagun ohitura ere
Osterantzean, pelikula txukuna dela esango nuke. Historia txikia, baina artista handien eskutan.
Aupa, Kixi eta Telmo! Aupa, Etxebeste eta aupa zuek!
A, ta, joan zaitezte zinera lehenbailehen, karteleran ez dute denbora luzez izango-eta, produktorek, euskarazko bertsioa!
“Lehenengo bi minutuak bakarrik izan ziren, lasai.”
Bale bale, Marijo, barkatzen dizugu! 😉
Naturala da noski, irakurtzea. Nik behintzat ezin izaten det ebitatu. Atzerriko pelikula bat ulertzen ez dedan hizkuntza batean azpititulatuta ikusten dedanean ere begiak juten zaizkit etengabe, nahiz eta pitorik ez ulertu.