Maritxu goiztiarra da, goizeko 8etan etxafleroekin hasi da Maritxu
Kajoi eguna. Aurten ere lan egin beharra daukat eta pasa den urtean
egin nuen bezala, dotore jantzita etorri naiz lanera.
Maritxuk egin du miraria
Lanera heldu eta ordenagailua piztu dut. Agian Maritxu Kajoi eguna
zelako edo nork daki zergatik, Mac OS X ez da abiarazi. Pantaila gris
bat ikusten zen. Normalean zerbait gaizki dagoenean galdera ikur bat,
sistemaren ikonoa edo antzerako zerbait agertzen da. Oraingoan ez.
Pantaila grisa soilik. Goizeko hamaika terdiak aldera egin du Maritxuk
miraria. Hirugarren aldiz piztu dudanean ordenagailua abiarazi egin da.
6 ezberdintasunak
Pasa den urtean Uxoak
atera
zidan argazkia eta aurtengoa ezberdinak dira, 6
ezberdintasun daude. Ezberdinak diren bost gauzak aurkitzen badituzu
sari sorpresa bat jasoko duzu. Bidali zure erantzuna blogeko kontaktu
orritik. Erantzun egokia lehenengo bidaltzen didanak jasoko du saria.
pajarita (pajaroa zu), alkandoraren kolorea (beste arropa baten tintea erantsi zitzaion alkandorari azkeneko labadoran), ilea aurrera (atzera dezula guapoago zaude), bizarra (a ze kuxidadea), jubilatuek lepoan eramaten duten larrialdietarako botoi hori, 112ra deitzeko, eta irriparra (urteak aurrera doaz, zer egingo diogu ba)
😉
Trapero zuretzat saria. Naiz eta ez duzun eskatutakoa bete, blogeko kontaktu formulariotik bidaltzea eskatu nuen, bakarra izan zarenez zuretzat saria. Ah, eta ez dituzu asmatu, baina beste batzuk aurkitu dituzu eta saria zuri ematea erabaki dut. Mezu bat bidali dizut janinarazteko. Hauek ziren erantzunak:
Imamon, barkatu gero, blogak irakurtzeko abiada jetsi beharko det pixkat! Ez nuen irakurri.
Hala ere, saria merezi dedala badiozu, gorde ondo. Hurrengo Blogs and beers-en edo, beste holakoren batean jasoko dizut!.