Sistema eta zerbitzari berria

Aste bat daramagu aldaketekin Goiena.net atarian. Martitzenean blogak sistemaz migratu zituzten CodeSyntaxekoek. Atzo atari osoa, blogak barne zerbitzariz aldatu zen, orain arteko saturazio arazoak konpontzeko.

Bitakora softwarea

Orain CoreBlog-en ordez Bitakora erabiltzen dugu Goiena.net atariko blogariok. Bitakora multiblogak (blog komunitateak kudeatzeko) sortzeko Zope produktu bat da. tresna sinpleagoa eta kudeatzeko errazagoa da (agur esan diogu testu egituratuari). Teknikoki abantaila batzuk baditu (etiketak, Ping automatikoa Pingomatic-era, WYSIWYG editorea

Alboko zutabea

Bitakorak eskaintzen dituen abantailen artean alboko zutabea pertsonalizatua eduki dezake blogari bakoitzak, eta or nahi duen guztia jar dezake. Hauek dira nik jarri dizkiodanak:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude