About

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Ikasketak

Autoedizioa ikasi nuen Gasteizko Arte eta Diseinuko Goimailako Eskolan. Heziketa Zikloa bukatu eta gero diseinuaren beste alor bat ikasteko asmoarekin CETIC en izena eman eta web diseinua ikasi nuen.

Lana

Goiena K0munikazio Taldea kooperatiban lanean dihardut 2004ko otsailetik. Goiena papereko maketagilea eta argazkilaria naiz. Lehen irakasle izan nintzen urtebetez Arrasateko Bastida akademian diseinu grafiko, web diseinu, ofimatika, mekanografia eta Interneteko klaseak ematen.

Nire proiektuak

Lan kontuak alde batera utzita, proiektu eta ekimen ezberdinetan parte hartu edo/eta hatzen dut.

Sarean

Hainbat sare sozialetan aurkituko nauzu, kaleratzen diren tresna sozial gehienak probatzen ditut. Momentuoro egiten hari naizena ikus dezakezu nire Lifestream-ean. Nahiago baduzu, Twitter-en diodana irakur dezakezu. Nire Facebook edo Myspace profilak kuxkuxeatu. Ateratzen ditudan argazkiak Flickr edo Twitxr guneetara igotzen ditut. Bideoak YouTube edo EuskalTube guneeetan dituzue ikusgai. Hainbat medioetarako idaztzi ditudan artikuluak Scribd gunean daude gordeta.