Google-ek Mac erabiltzaileei zuzendutako bloga martxan jarri du

Ofiziala da dagoeneko: Google-ek YouTube erosi du, baina hau ez da Google-ren gaurkotasunaren asteko berria. MacEro ikuspuntutik ez behintzat. Mac-erako Google-ren hainbat aplikazio daude, baina orain dela gutxi Google-ek Mac erabiltzaileei zuzendutako bloga martxan jarri du. Official Google Mac Blog du izena eta ingelesez idatzita dago. Nola ez Google-ren CMSa erabiltzen du: Blogger.

Ez dakit Google-ek blogean Mac-ei buruz zer berri eskainiko duen, oraingoz aurkezpen sarrera bakarrik dago, badaezpada jariora harpidetu naiz. Google-eko burua Apple-ren administrazio kontseiluan sartu zenetik areago egin dira bi enpresen harteko harremanak.

Iturria:
Appleberri.com
Google Mac Blog

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude