Dragoi bat tatuatu dut. Aspalditik nuen
buruan tatuajea egitea. Bost urte edo izango dira. Garai hartan Gasteizen
Autoedizioa
ikasten nengoen. Behin Txegun lagunak tribalak marraztu zituen tartean dragoi
tribal bat egin zuen. Ikusi nuenean jakin nuen egunen baten hori tatuatuko
nuela, eta horrela esan nion.
Ganesha Tattoo
Tatuatzeko lekua aukeratzerakoan honakoak izan ditut kontuan:
- Tatuatzailea ezagutzen dudala.
- Etxetik gertu dagoela.
- Gela garbia eta segurua dela.
- Tatuatzailea profesionala.
Beraz Mentxurekin hitzordua egin
nuen tatuajea egiteko. 16:45etan nuen hitzordua. Pixkat itxoin dena
prestatu zezan eta barrura. Eramandako txantiloia kalkatu eta jakin
beharrekoak azaldu zizkidan. Tatuatzen hasi zen. Ez du minik egiten.
Esaten dutenez pertsona eta lekuaren araberakoa da mina. Bueno bai min
egiten du, baina jasan daitekeen min bat da. Ziztadatxo batzuk. 8ak
arte egon nintzen. Tartean hiru atseden egin genituen.
Tatuatzeko arrazoia
Gaur egun jendea arrazoi desberdinengatik tatuatzen da, nire uste apalean boladan
dagoelako. Modak pasa egiten dira, baina tatuaje bat bizitza guztirako
da, kontuan izan beharreko orduan. Lehen esan dudan bezala tatuaje ikusi nuenean
jakin nuen hori tatuatuko nuela egun baten. Bi arrazoi nituen dragoi hori tatuatzeko.
- Ikusi nuenean gustatu zitzaidan. Trazu finak, elegantea eta
aldi berean erasokorra. - Lagun batek egindako diseinua da eta beraz berarekin gogoratzeko balioko
dit.
Momentua eta sinbolismoa
Tatuatzeko momentua ere kontuan izan beharreko gauza bat dela uste dut. Etapa
berri edo aldaketa baten aurrean tatuatzea erabaki dut. Abuztuan tximak moztu
nituen eta esaten dutenez Sansoni tximak moztu zizkiotenean indar guztia galdu
zuen, ea dragoiak indarra ematen didan…
Ez du minik egiten? Argazkian duzun irriparreak nahiko forzatua dela ematen du… ;-))
hey tio imanol colega!!!!!!
te tatuaste al final mi dragon?? ke cabron… me lo queria hacer yo!! ke es de tu vida tio?? Yo ahora estoy en Madrid, me hice artista 3D… has visto el anuncio de carlitos y el campo de los sueños?? Lahe hecho yo colega… tuve que llenar un estadio entero con 28000 personas virtuales… con el massive un programa que hicieron para el señor de los anillos, para crear los ejercitos…. mi email es txegun@hotmail.com, cuando quieras o si te acercas por aqui avisame vale??
me ha hecho ilusion que te hicieras el tatoo para recordarme… me ha llegado tio….
Hasta pronto… espero
Ke pasa Txegun
Ya veo que andan bien. Te he mandado un correo a la dirección que indicas. Por si acaso mira en la carpeta de SPAM.