Gustura aritu ziren bi hirukoteak eta ikusleak The Police taldearen omenezko kontzertuan

The Police taldeari tributua egin zioten zapatu gauean Mahaster River eta Synchronicity taldeek, 3.60 aretoan. Mahaster River hirukote bergararra igo zen oholtzara lehenik. Ekainean Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin Irtenbiderik gabeko autobideak diskoa kaleratu zuten eta zapatu gauean diskoa aurkeztu zuten 3.60 aretoan bildu zen jendearen aurrean. Kontzertu laburra egin zuten bergararrek, berrogei minutu pasatxo aritu ziren taula gainean, baina ondo baino hobeto aprobetxatu zuten denbora.

Bartzelonako hirukoteak jo zuen jarraian. Taldeari izena ematen dion Synchronicity albumaren izen bereko kantuarekin hasi zuten emanaldia. Next to You abestiarekin hasi zen jendea
animatzen. Behin ikusleak berotuta, txantxa moduan-edo azkeneko abestia –Roxanne– joko zutela esan zieten aretoan bildutakoei. Jakina, ez zen azken kantua izan, eszenatokian denbora laburra zeramatzaten-eta.
Kontzertuak aurrera egin ahala kataluniarrak eta ikusleak gustura zebiltzala nabaria zen.
Agur gisa So lonely jo zuten, baina nahiko modu berezian, kantuaren tartean beste zenbait talderen bertsioak egin zituzten-eta: No Woman No Cry, Dolores se llamaba Lola, Summer of 69.

Sinkronizazio garaia

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Gustura aritu ziren bi hirukoteak eta ikusleak The Police taldearen omenezko kontzertuan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude