Airport Extreme GNU/Linux-pean

MacEroa naiz ofizioz eta LinuxEroa afizioz. Ganbara multimedian (oraindik eraikitzen lanetan dagoena) mahai gaineko bi PC eta Power Book bat ditut. Portatilean Mac OS X erabiltzen dut. Portatilean GNU/Linux ez erabiltzearen arrazoia nagusia Airport Extreme ezin erabili izana da. Orain harte ezin izan da Appleren Airport Extreme GNU/Linux-pean erabili.

Baina gaur Metabolik Bilboko Hacker Laborategiko posta zerrendatik mezu bat jaso dut. Zerrendakide batek idatzi du, jakinda zerrendan Apple portatilak erabiltzen ditugun zerrendakideak gaudela. Zerrendakideak Digg -eko lotura hau itsatsi du zerrendara bidalitako mezuan. Postari erantzuten nengoela beste zerrendakide batek berretsi du. Bere esanetan driver honekin Airpor Extrime GNU/Linux-pean badabil. Orain dela hilabete eskatu nituen Ubuntu CDak iristeko irrikatzen nago!

Informazio gehiagorako:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude