FreeBSD jardunaldia bihar Gasteizen

Egitaraua

9:00 Ongietorria

Bihar, Azaroak 12, Gasteizen FreeBSD eragileari buruzko jardunaldiak egingo dira Saregunek alde zaharrean duen lokaletan. Saregunek, beste gauza batzuen artean, Internetera konektazeko debaldeko sarrera eta software librea erabiliz fomakuntza gune da.

9:30 Csup: Aro berria. Zergaitik aldatu CVSup hain ondo funtzionatzen badu eta hainbeste erabiltzen bada? Csup proiektuaren egoera? zer dago eginda? zer dago egiteke? eta zeintzuk dira Csup eta CVSup-en arteko ezberdintasunak?

Hizlaria: Alfredo Beaumont

11:00 IPv6 eta FreeBSD: IPv6 protokoloaren azalpen praktikoa, pasabide baten konfigurazioa, eta IPv6ri buruzko adibideak.

Hizlaria: Juan Rodriguez Hervella

Jateko tartea

16:00 FreeBSDtik Linuxera. Askotan entzun ditugu Linuxetik FreeBSDra migratu dutenen istoriotxoak, baina kontrako kasua noiz baiten entzun al dugu? Unixen erabiltzaile ausart batek bere esperientzia kontatuko digu.

Hizlaria: Borja Marcos

17:30 Kamisetak eta Software librea. Nola egin kamiseta bat bakarrik software librea erabiliz? Prozesu osoaren (ideiatik serigrafia tailerreraino) azalpen praktikoa.

Hizlaria: Fontso Fdez. Bustamante Pitxi

19:00 Doom3 eta FreeBSD. FreeBSD ere aproposa da Doom3 bezalako joku batetarako. Ports-etako zuhaitzetan aurkitu dezakegu Doom3-ko demo bat instalatzeko, baina joku originala instalatzea ere posiblea da.

Hizlaria: José Ramon Baz.

21:00 Afaria

Informazio gehiago:

FreeBSD jardunaldiko orria

Sareguneko lokaletara heltzeko mapak SWF eta PDF
formatuetan.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude