B&B 2.0 B&B bb2 Blogs&Beers garagardoa bilkurak

Irratia.com sareko irratiak bosgarren urteurrena dela eta 2. Blogs & Beers topaketa antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian. Lehenengoa Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan zen apirilean. Oraingoa azaroaren 27an (igandea), arratsaldeko zazpietatik aurrera izango da. Bilboko Kafe Antzokiak sarerako konexioa (Ethernet zein Wi-Fi) jarriko du, garagardoak bakoitzaren kontura.

Xabier Mendiguren Elizegi idazleak bertan aurkeztuko du blogeko testuekin osatu duen
liburua eta topaketa girotuko duen Noizpop DJak bere bitakora aurkeztuko.

Berrikuntzak

Joateko asmoa baldin baduzue e-posta mezu bat bidaltzeko eskatu dute
Irratia.com-en

Informazio gehiago:

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude