NVU, web orriak egiteko editore askea

NVU web orriak egiteko editore multiplataforma bat da. Mozilla Composer oinarrituta dago, baina prozesu independente batean garatutakoa da. Ezaugarri berri batzuk ditu, hala nola, CSS garatzeko editore barneratua eta FTP protokoloa erabiltzeko aukera. Ezaugarriak:

  • WYSIWYG orri editorea.
  • CSS garatzeko editore barneratua.
  • FTP bidezko fitxategi-kudeatzailea.
  • HTML fidakorra. Gaur egungo nabigatzailentzako baliogarri den kodigo sorkuntza.
  • WYSIWYG editatzeko modutik HTML-ra fitxen bitartez salto egiteko aukera.
  • Furmulario, taula eta txantiloientzako sostengu indartsua.
  • Erabiltzeko erraza.

Hurrengo sistema eragileetan dabil:

  • Mac OS X 10.1.5 edo berriago.
  • Linux distribuzio ugari (Linspire 5.0, SuSE Linux 9.2, Mandrake Linux 10.0, Fedora Core 2 eta 3, Debian Linux (sid) eta MEPIS linux).
  • Windows.

Webguenea: http://www.nvu.com

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude