http://www.camarabilbao.com lotsagarria benetan!

Librezaleko foroan jakin dut honen berri. Bilboko Merkataritza Ganbararen webgunea Internet Explorer bakarrik ikus daiteke. Lotsagarria benetan! Oraindik ere badaude Explorer soilik web guneak egiten dituzten diseinugileak. Ikusi izan ditut web gune batzutan Explorer mabigatzailearekin hobetu ikusten dela esaten duten oharrak edo zure nabigatzailea kontuan harturik birbideratzeak propio garatutako gunera, baina gaur ikusi dudana SUTAN JARRI NAU! Zer motatako merkataritza egin nahi dute hauek erabiltzaileei mugak eta oztopoak jartzen? Orriaren kodea ikusi (edonork egin dezake nabikatzailean Ikusi menuan Orriaren iturburua aukeran sakatuta) dut eta JavaScript programa batekin egin dut topo. Nabigatzaileak markuak eduki ezkero gunea erakusten du bestela hurrengo mezua agertuko da eta Explorer deskargatzeko lotura ematen du:

*Estas páginas han sido desarrolladas para Internet Explorer, por lo que usted no las puede ver correctamente con este Navegador.*

Kexa: kexa

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “http://www.camarabilbao.com lotsagarria benetan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude