iPod Bra

Aspertuta zaude zure geek mutil lagunak ez dizulako kasurik egiten? Berarekin hitz egiten duzunean bere blogeko sarreretaz bakarrik hitz egiten dizu? Zurekin baino PSPko azken jokorekin gozatzen du?

Bada ordua gauzak argi uzteko! Hitz egin berarekin eta esaiozu gauzak ezin dutela horrela jarraitu. Edo bestela iPod itxura duen bularretakoa eros dezakezu. The Litte Hedgehog blogaren arabera aberats izateko aukera emango dien artikulua asmatu dute: iPodbra du izana eta Applen MP3 irakurgailu arrakastatsuaren kolore eta gurpil eragilea izango lituzken bularretakoa da. iPod-arekin lotura duten gauza arraro ugari kusi ditut, hotza ekiditeko angorako jertseak, erlaxatzeko besaulkia edo urrezko kaxa, baina argi dago hau broma bat dela.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude