3 thoughts on “Quark-eko logo berriaren antzekotasunak

  1. Zenbat kobratuko ote zuten hori egitearren. Eta gero jendea konturatzeko. Ai, ai, ai. Logoaren helburua gogorataraztea eta distintzioa lortzea bada, lan polita egin diote bezeroari.

    Gainera, bere bezeroekin fideltasuna mantentzeko logoa berdiseinatzen duenak arazo larria duela esango nuke.

  2. Ba, egia da Scottish Art Council eta Quark-en logo ikurra berdinak direla -kolorea kenduta- baina, nik uste dut kasualitate hutsa izango zela…

    Hasieran, Dreamweaver-en kopia zela -beheko eskubikoa- zabaldu zen eta hori bai ez zela hainbesterako…

    Seguruenik marketing kanpainan auarreregia joanda egongo dira honez gero Quark-ekoek eta ezingo dute atzera egin baina, beraien itxuraren eztabaida zabaldu nahi eta denak kopia dela esaten ari dira… benetan amorratuta egon behar dute!

  3. Gertatu daiteke logoa beste beten antza edukitzea. Eta imagotipo horrekin erreza da. Forma geometrikoak erabili dituzte eta. Baina niri gehien harritu ninduena zera izan zen. Nola gerta daiteke Quark enpresak diseinu berri horri oniritzia ematean? Macromediako produktuen logoen antz handia du. Eta gogoratuko dizuet Adobek (Quark-en lehiakideak) Macromedia erosi zuela orain dela gutxi. Logo horrekin norbaitek pentsa dezake Adobek Quark erosi duela. Amorratuta egongo dira bai, baina behintzat jendeak badaki logoa aldatu dutela eta nolakoa den.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude