Root me irrati CDan

Orain dela urte bat edo, MP3 formatua irakurtzeko gaitasuna duen irrati CDa erosi nuen autorako. Ordenagailuan nituen MP3 fitxategiak CDetan grabatu nituen. Garai hartan Windows eta Mandrake batera bizi ziren nire ordenagailuko disko gogorrean eta Mandrake erabili nuen CDak grabatzeko. Atzo lanetik bueltan CD bat sartu nuen irrati CDan. Harrituta geratu nintzen ROOT hitza pantailan ikusi nuenean. Irrati CDak ere eskatzen dit Root pasahitza? Gauza bitxia benetan. Informazio botoia sakatu nuen. Karpetaren izena egon beharrean Root agertzen zen. Hurrengo karpetara salto egin eta taldearen izena agertzen zen. Askoz ere arraroa, Root hitza lehen karpetan bakarrik agertzen da.

Gaur CD hori sartu dut ordenagailuan eta konturatu naiz abesti batzuk CDaren erroan zeudela grabatuta. Ah! Hau izango zen arazoa, erroan grabatuta daudenez karpetaren izena beharrean ROOT agertzen da.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude