iTunes Video Store?

Zurrumurru ugari irakurri ditut sarean aste honetan eta batzuk dagoeneko konfirmatuta dagoela esaten dute. Txutxumuxuek diotenez Apple-k iTunes Music Store dendaren izugarrizko arrakasta ikusita orain bideoen denda bat ere zabaldu nahi dute. Apple -k produktu berrien aurkezpena egin zuenean, iTunes-en 5. bertsioa aurkeztu zuen. Begira zenbat botoi berri ezkutatzen dituen iTunes-en 5. bertsioak itunes.rscr fitxategian. Zer gertatzen da aurkitzen ez diren direktorioekin?

Bitxia benetan Apple.com webgunean gertatzen dena. Aurkitzen ez diren direktorioak, http://www.apple.com/windows/ adibidez, normalean hurrengo mezua ematen dute:

Looking for something at Apple.com?
The page you tried was not found. You may have used an outdated link or may have typed the address (URL) incorrectly.

Hala ere, http://www.apple.com/movies tekleatu ezkero hurrengo muzua emango digu nabigatzaileak:

Forbidden
You don’t have permission to access /movies/ on this server.

Hmmm… Zerbait esan nahi duela uste duzue?

Iturria: Mac News Network

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude