Quantcast

Ekogune 15

Bizikletan herri barruan eta segurtasunez nola ibili ikasiko dugu gaurko saioan. Auto eta gainerako ibilgailuekiko elkarbizitza aproposa izan dadin bizikletan doanarentzako zenbait arau oinarrizko azalduko dizkigu adbikers-eko Bilintx Knörrek. Solar Decathlon, iraunkortasuna helburu duten irizpideekin egindako etxebizitzen nazioarteko lehiaketa eta bertan parte hartu duen Ekihouse proiektua ere izango ditugu hizpide. Etxebizitzen energia eraginkortasunaz jardungo dugu, besteak beste. Eta duela milioika urte itsasoetako errege ziren amoniteen fosil bilduma ere bisitatuko dugu, Mutrikuko Nautilus ikasgune geologikoan. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading