Quantcast

Ekogune 6

Ekoguneren gaurko saioan baratzean jardun behar dugu erreportajean, baina baratze berezian. Gero eta handiagoa da etxeko balkoian edo terrazan barazkiak jartzeko joera. Nola egin? Amaia Agirre nekazaritza ingeniariak azalduko digu. Elkarrizketaren tartean Juan Mari Beldarrain eguzki talde ekologistako kidearekin izango gara. Gure lurraldeko hainbat txokotako biodibertsitatea eta bertako espezieen biziraupena arriskuan jartzen ari da budleia izeneko landare inbaditzailea. Eguzkik baditu zenbait proposamen landarearen kontra egiteko, auzolana horietako bat. Eta plan berdean zuhaitzik zuhaitz ibili behar dugu datorren saioan. Kontinente guztietako zuhaitzen egur laginak dituzte Aizkorriko ataria interpretazio zentroan, zegaman; noski baita gure basoetako guztienak ere. Gizakiak moldatutako basoen, baso kulturalen inguruko xehetasunak jaso eta ikasitakoa geure begiez ikusteko ibilalditxoa egin dezakegu. Eta berdekerietan bizikleta elektrikoaren gaineko inkesta egin dugu, probatzeko utzi diegu eta gero iritzia eskatu.

[SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading