Ikustenda.eus webguneko edukiak lizentzia honekin daude babestuak: Creative Commons Aitortu-Partekatu, cc-by-sa (iruzkinak lagatzen dituztenek ere haiei lizentzia hau esleitzen dietela onartzen dute).

 

 

Creative Commons Aitortu-Partekatu

CC-by-sa laburdurak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia adierazten du. Definizio gehientsuenen arabera, eduki librea edo/eta copyleft terminoak aplika dakizkieke hemengo CC-by-sa edukiei. Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua. Etiketa hori Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia.

Funtsean honek zera esan nahi du: edonork erabil ditzake hemen agertzen diren edukiak. Eskubidea duzu:
    •    Hemengo edukiak norberak nahi duen tokian berrargitaratzeko.
    •    Edukiaren kopiak egiteko.
    •    Edukiotan oinarritutako lan eratorriak egiteko, erabilpen komertzialak barne.
    •    Edukiak erabiltzeko euskarazko Wikipedian artikuluak dokumentatzeko.

Baina eskubide horiekin batera, betebeharrak daude:
    •    Egiletza aitortu behar duzu (Ikustenda). 
    •    Baldintza berean banatu behar duzu lan eratorria edo egiten duzun kopia edo dena delakoa.