Quantcast

Ekogune 26

Gaurko saioan luze eta zabal jardungo dugu elkarrizketan Mikel Insausti Kutxa Ekoguneako zuzendariarekin. Ekoguneak badarama denbora bat Gipuzkoan era askotako ekimenak bultzatzen, Baratze Parke Sarea, Ekolapiko, Ontziratu Zaitez… Donostiako Zabalegi finkan dute egoitza eta handik eta han bertan ere badihardute iraunkortasunarekin lotutako gaiekin lanean, ikasleendako Natur Eskolarekin adibidez. Epe motz-ertainera euren eskaintza asko zabaltzeko moduan izango dira, 2013tik 2016ra, hiru fasetan, 25 hektareako parkea eraikiko baitute. Zazpi gune izango ditu parke berriak, eta horietan landuko dituzte energia, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa eta hizkuntza eta kultura aniztasuna bezalako gaiak. Honetaz guztiaz jardun dugu Mikel Insaustirekin. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude