Quantcast

Ekogune 31

Meitai Maitie ekimena ezagutu behar dugu gaurko erreportajean. Ander Gorostitzu, Gloria Urkola eta beren seme-alaben proiektua da. Haurren garapenerako zein ingurumenarentzat hainbat abantaila dituzten ume-eramaile, fardel eta bestelakoak proposatuko dizkigute; Meitai Maitiek haurrak beste modu baten hazten joan daitezen laguntza proposatuko digu, euren esperientziatik abiatuta eskainitako produktuez gain gaiari buruzko informazioa eta bestelako zerbitzuak emanez. Debagoienean lehenengo sektorearen egoera eta herritarren kontsumo modua aldatzea helburu dituen Erein da Jan ekimenari buruz jardungo dugu datorren saioan. Ahal beste bazkide lortu eta kooperatiba sortu nahi dute, eta supermerkatu bat ireki besteak beste bertako ekoizleen produktuz hornituko dena. Oiartzungo Luberri ikasgune geologikora egingo dugu bisita datorren saioan. Inguruko ondasun geologiko nahiz paleontologikoak ezagutuko ditugu, eta baita Euskal Herriko historia geologikoa ere. Azken mila milioi urteetan barrena egingo dugun bidaian fosilak, arrokak eta mineralak izango ditugu, besteak beste, bidelagun. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude