Albisteak salgai

Telebilbao eta Radio Nervión “tokiko” irrati-telebistek beraien albistegietan notiziak “emititzeko” aukera eskaintzen dute, diru truke.
Adar-jotze baten aurrean ez geundela saiesteko, telefonotik bertara deitu eta sinpletasun osoz  konfirmatu ahal izan dut benetakoak direla tarifak.
Beheko taula honetan, telebistako prezioak ageri dira. To eskaintza!

Salneurrien eta zerbitzuen berri ematen duen orrialdeak dioenez, “Telebilbao le ofrece la posibilidad de emitir una pieza de hasta 3
minutos de duración sobre su acto NdP o RdP dentro de los informativos
de nuestra cadena sin coste de emisión…”. Erosleak ekoizpen kostua baino ez omen du ordaintzen.

Esaterako, notizia ala erreportaje formatoan, bezeroak eskatu eta ordaintzen duenaren arabera, 3 minutuko bi albiste (470€+BEZa ala 840€+BEZa; emisio eremuaren arabera) eta irratirako  minutu bateko albistea, 200 €+BEZa.
“Prezio ezin hobeak!!”, merkadilloko saltzaileak oihukatuko lukeen bezala.

Albistegien, irrati-telebisten eta, orokorrean, hedabideen atzetik interes komertzial, politiko eta ekonomikoak zeudela bagenekien.  Eguneroko kontua da hori, baina egia da, oraindik  ere, harritu egiten zaituela dirutan kuantifikatzeko ahalmena dutenak.

Horrelako “produktuak” eskaintzen dituen “komertzialak”, kazetaritzaren kode deontologikoa eta lotsa bazterrean utzi behar ditu eta hedabideen zirkuan harro-harro sartu. Agian, bere baitan pentsatuko du, “besteek ere salgai jartzen dutenagatik zergatik ez dut bada nik diru apur bat eskatuko”?

2 thoughts on “Albisteak salgai

  1. ion aldanondo

    Ez dira betiko garai onenak, Gari dixit. Baino hortara iritsi baino nahiago ardik zaintzera Urbira joatea. Aze informatiboa geratu behar zaien, hala ere, zerbait saldu egin beharko dute lehenago. Spotez betetako informatiboa txo! etsipen puntu horretara ez nuke iritsi nahi…barrutik ikusita, barkatzen diet saiakera.

    Erantzuna
  2. Notiziak spot bilakatuta

    Aspaldiko Jon. Oraingoan olagarroari buelta osoa eman diote. Ez dituzte albistegietan spotak kokatzeko tarteak zabaltzen baizik eta notiziak salgai jarri!!
    Eta harrigarriena da koloreak ez zaizkiela aterako.
    Ondo segi.

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude