Igandea zen, bazkalordua, Euskadi Irratia piztuta neukan kotxean. Asteburuetako albistegiek sarri edukitzen duten gatz eta piper faltagatik ez naiz gauza zertaz ari ziren esateko.
Esatari nagusiak bigarren bati pasu eman eta irakurtzen hasi zen. Halako batean, bigarren neska hau estulka hasi zen. Eten egin zuen irakurketa. Ezin aurrera egin.
“Zer gertatzen ari da” zure buruari galdetzeko astirik eman gabe, berriro ekin zion esku artean zeukan notiziari, barkamena eskatu eta gero. Baina, ezin. Berriro ere estulak, doministikuak eta amaitu gabeko hitzak.
“Neska honi zerbait gertatzen zaio” pentsatu nuen. Eta hala zen. Hirugarren aldian albistea errematatu guran zebilela, estula eta arnas estua algara bilakatu ziren. Parreari ezin eutsi.
Zuzeneko saioek hori dute ona, esatariak pertsonak direla erakusten digutela. Benetakoak direla agerian utziz, bapateko behar eta etorriei erantzuten behar diotela.
Nik ere parrezka amaitu nuen. Eskerrik asko.
Parrez lehertzen, albistegia tarteko
Utzi erantzuna