Estela Galan

7 urteko artista

Aurten ere egin da Hondarribian, EMEKIk antolatuta,  Emakume artisten erakusketa. Eta urtero bezala, hantxe zebilen Estela, erakusketaren komisarioa, non eta nola jarri behar ziren lanak erabakitzen, eta beti prest edozein zalantza argitzeko edo argibideak emateko.
“Parte hartze handia izan dugu, Hondarribiko emakumeez gain, beste herri batzuetakoek ere ekarri dituzte euren lanak: Donostia, Irun, Errenderia… Esan behar dizut gero eta gazte jende gehiago etortzen zaigula, 5 urteko haur bat ere izan dugu! Horrez gainera, Arte Ederretako ikasleak eta Hondarribiko pintura akademietakoak ere bai: gaztetxoena  Beatriz Paganoren ikaslea da; Carmen Maura, Jabier Alkain, Jabier Sagarzazu, Josu Urtizberea…; horien ikasleen lanak hemen daude ikusgai; baita ibilbide luzea duen artistarena ere: Sara Otaño.

Urtero izaten dugu zerbait berria, aurten grabatu gutxi izan arren, obra batzuk oso abanguardistak izan dira.”

bisitariak

7 emakumeren ikuspegia

katalogoa

7 emakumeren ikuspegia emakumeaz

Hondarribian egindako erakusketa baten ezagutu genuen elkar: Emakume artistak. Bakoitzaren lanak hurbildu gintuen. Eta esan dezakegu obrak berak elkar aurkeztu gintuela eta gure artean zubia eraiki zuela.

Espezialitate baten baino gehiagotan aritzen gara:

Josune Laka: Grabatua, serigrafia eta pintura.
Txelo Sanchez: Argazkigintza analogikoa eta digitala.
Laura Ruiz: Diziplina anitzekoa: argazkigintza, eskultura, pintura eta marrazketa.
Maite Biurrarena: Arte plastikoak eta diseinua.
Ainara Oskoz: Arte plastikoak eta eta pintura.
Vanessa Soodeen: Ilustrazioa eta bideogintza.
Gotzone Elu: Argazkigintza digitala.

Gustatu egin zitzaigun gutako bakoitzak ikusgai jarri zuena, eta horrek ekarri zuen besteen lanengana hurbiltzea. Eta beste emakumeen lanak sortzen zigun lilurak eta errespetuak bultzatuta, eta modu espontaneoan, elkarrekin telefono zenbakiak trukatu eta, azkar baten, jarri ginen harremanetan denok batera lanean aritzeko, elkarrekin erakusketa bat egiteko, gure artean zeuden ezberdintasun guztien gainetik, bai lanenak bai adinarenak.