Antxoa egune

trainerak

Antxoarik ez, baina antxoaren eguna ospatzeko aukerarik ez dute galtzen Ondarroan: bertsolariak, estropadak, umeentzako jolasak…

neskatoa

Eta ekologisten protestak ere hantxe: Aieriko paduran 500 etxebizitza agin nahi ditu udalak. Non eta paduran! Eta astakeria hori, beste asko bezala, “aurrerapenaren” izenean omen!

Aileri_2509

Eguna aprobetxatu nuen alde zaharretik paseatzeko eta aldaketak ikusteko. Pixapeko txabola bota dute; horren ordez etxeak, nola ez. Blog honetan idatzitako lehenengo artikulua txabola horren gainean izan zen, hura konpondu eta txukundu zuten gazteekin izandako elkarrizketa.

Pixapeko Txabola

Lehen oinez egiten banuen bide hura, oraingoan igogailuan joan nintzen –bi igogailu erabili nituen bertaraino joateko–. Gustatu zait zelan egokitu duten espazio hori, igogailuarena. Eta aukera izan nuen ikusteko hainbat kalek, ondiokan, Athletic-en banderez apainduta jarraitzen duela.

Athletic zaleak

Bulder

bulder-blokea

Urgull aldera paseoan joan eta hantxe zebilen gazte talde bat pareta eskalatzen, bulder edo blokea praktikatzen. Fortunakoekin ibiltzen omen dira. Eguraldi ona aprobetxatzen dute kalean aritzeko;  bestela eskalada-murruetan edo rokodromoetan aritzen dira. Bati galdetu diot ea zer den zailena. “Niretzat irteerak dira zailak, behetik gora egin behar delako” –dio Albertok–.

Eguzki amandrea

Eguzki amandrea
Zer dakarzu berri?
Negua joan da eta
Orain udaberri.

Eguzki amandrea,
Zer dakarzu berri?
Uda helduko delako
Berotuko zaitut nik.

irakurtzen

Egunotako eguraldiak umetan abesten genuen abestia gogorarazi dit. Neguari agur esan eta denok irten gara kalera eguzkitan egotera, eguzkitan paseatzera, irakurtzera, batelean ibiltzera, edo, besterik gabe egonean egon… eguzkitan.

atsedena

Baldorbako Trufa eta Illarra jatetxea

Illarra jatetxea

Martxoaren 7tik 14ra, Donostiako Illarra jatetxeak Trufaren Jardunaldiak antolatu ditu. Bertan izan zen boilurraren ezaugarriak azaltzeko Esther Capellan, Orbaibarraren Garapenerako Elkarteko Proiektuen zuzendaria, Joxean Eizmendik gonbidatuta –Illarra jatetxeko nagusia–.

Illarra jatetxean garaian garaiko produktuak indartu eta eskaini nahi ditugu, horien artean boilurra (trufa) edo “diamante beltza”, gure gastronomian ia ezezaguna delako.
Jende askok uste du trufa hau garestia dela. Hori dela eta, ez dira boilurraren ezaugarri gastronomikoak ezagutzen, eta horrexegatik ez da erabiltzen Euskal Herriko sukaldeetan.
Illarra jatetxean eskaintzen dugu edonork ordaindu dezakeen menu bat.”

Illarra jatetxea

Ongi etorri, Mentxu!

Nire blogek kolaboratzaile bat izango dute, bere ekarriarekin aberastuta aterako dira: Mentxu de la Cuesta. Pintura, fotografia, literatura, erakusketak… Gai horiek ekarriko dizkigu Mentxuk, artearekin lotura duen edozer, eta, esan beharrik ez,  bizitzarekin berarekin ere bai! Ongi etorri, Mentxu!

http://bidasoatik.blogspot.com