Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
GURE ARBASOEN HISTORIA EZAGUTUZ…
BERISTAIN SAGARDOTEGIRA TXOTX EGITERA!!!
Irteera Igartubeiti baserrira eta Zumalakarregi museora
Martxoaren 19an, larunbata, Ezkio eta Ormaiztegira irteera antolatu dugu Arrasateko Zahar berrikoekin batera. Goizeko 10etan Ezkioko Igartubeiti baserrian bisita gidatua izango dugu. Hau, 11:15ean bukatuko da eta ondoren, 12etan Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa bisitatuko dugu.
Animatu gure arbasoen bizimodua ezagutzera eta baita gure foruen historia!!
Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digu.
Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen giltza bihurtzen dute Igartubeiti baserria. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Zumalakarregi Museoa
XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta jendeari Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu. Garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion. Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidai dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezko den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz.
Mintzapraktika batzordearen mintegia egin genuen
Otsailaren 17an Euskara Elkarteek martxan dauzkaten Mintzapraktika programetako dinamizatzaileak 3 orduko mintegi bat egin genuen, hainbat gai lantzeko: Guraso- laguna, Mintzodromoak, hitanoaren aldaera, Auzoko gazte- laguna eta beste.
Mintegian 16 herri eta eskualdetako dinamizatzaileak bildu giren: Lizarra, Lasarte, Aretxabaleta, Tolosa, Irun, Santutxu, Deustu, Donostia, Gasteiz, Bergara, Eibar, Arrasate, Iruñerria eta Tafalla, Txorierri eta Getxo.
ORAINDIK IZENA EMAN DAITEKE BERRIKETAN ETA GURASOLAGUN EGITASMOETAN
2006. urtean, Bergarako Udaleko Euskara batzordeak, Udal Euskaltegiak, Akulu-AEK euskaltegiak eta Jardun euskara elkarteak BERRIKETAN egitasmoa martxan jarri zuten eta harrezkero arrakasta handia izan du bergararron artean.
Eta zer da BERRIKETAN? Labur esanda, euskaldun berriak —euskara maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez dutenak— euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen proiektua da.
Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta 3-4 pertsonako taldeak antolatzen dira eta astean ordubetez euskaldun berriekin euskaraz berba egitea da helburua.
Berriketan-eko taldeen artean izan dira guraso talde batzuk ere eta hauek euren umeekin batera elkartu izan dira astean ordubeteko jardun hori egiteko, baina oraingoan gurasoz osatutako taldeak errazago antolatzeko beste proposamen batekin gatoz: umeak ikastetxean dauden bitartean (15:00-16:00) antolatzea guraso taldeak (GURASOLAGUN).
Hori dela eta, izena ematera animatzen zaituztegu, bai euskaraz berba egiten duzuenak (laguntzaile izan zaitezten) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere; astean ordubete atsegina pasatzeko beste modu bat duzue eta!
Izena emateko:
BERRIKETAN – JARDUN EUSKARA ELKARTEA
Errotalde jauregia, z/g
Tel. 943763661 – Maitane
OTSAILAREN 5EAN URRETXU ETA ZUMARRAGARA JOAN GINEN GOIZ PASA
Otsailaren 5ean, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Urretxu eta Zumarragara joan ginen 15 pertsona inguru. Bertara joateko Bergaratik goizeko 9:15ean irten ginen 10etan Urretxuko mineral eta fosilen museoan bisita gidatua egiteko. Bertan, giak oso azalpen ulergarriak eman zizkigun bertan aurkitzen diren mineral eta fosilen inguruan. Ordu eta erdiko bisita egin ostean Zumarragako Antio baseliza ikusteko parada ere izan genuen. Bertara hurbildu eta bertako langileak baselizaren inguruko historia batzuk kontatu zizkigun. Historia apur baten entzun ondoren eta kanpoko paisai ederraz gozatu ondoren, berriz kotxea hartu eta Bergararuntz abiatu ginen.
Irteerara Bergarako eta Arrasateko euskaldunak joan ginen batzuk betidanik euskaraz egin dugunak eta beste batzuk ikasi eta hobetzen doazenak. Guztiok giro politean ibili ginen.
AZAROAREN 20AN OINATIRA IRTEERA EGIN GENUEN BERRIKETANETIK
Azaroaren 20an Oinatiko Arantzazu eta Arrikrutzeko kobazuloak ikustera irteera egin genuen Arrasateko Zahar Berrikoekin batera. Guztira 19 pertsona joan arren Bergaratik 10 lagun hurbildu ginen. Oso irteera interesgarria izan zen. Goizean 9:45ean autobus geltokian egin genuen zita eta kotxeak hartu eta 10:30etarako Arantzazun gia geneukan zaien bertan ibilbide gidatua egiteko prest.
Lehenengo Debagoeina inguruko bideoa bat ikusi generen eta ondoren kripta ikustera eraman ginduen. Kriptan azalpen batzuk hartu ondoren, Arantzazuko amabirgina ikusteko parada izan genuen.
Ondoren salda edo kafea hartu eta Arrikrutzeruntz abiatu ginen.
12:30etan bisita gidatua egin ostean Poliki poliki kotxetara hurbildu eta bakoitza bere etxerantz itzuli zen. Benetan merezi izan du naturak utzitako bitxikeri hau bisitatzea.
NAHI DOGU!
BERGARAKO BERRIKETAN EGITASMORAKO IZEN EMATEA ZABALIK
Bosgarren urtea da Berriketan egitasmoa abian jarriko duguna aurten.
ZEIN DA BERRIKETAN EGITASMOAREN HELBURUA?
Egitasmo hauen helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz, euskaraz ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera eta ohitura gutxi dutenei. Euskaldun zaharren artean jende gaztea, adinekoa, … denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.
ZER DA BERRIKETAN PROIEKTUA?
Euskaraz hitzegiten duten boluntarioak euskara praktikatu nahi dutenekin elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da; izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu honek hori ziurtatzen du: astean ordu batzuetan euskaldun berriak (euskaltegitik kanpo) euskal hiztunekin berriketan egotea.
Ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaldu nahi dituzte erabilera programa hauek, euskaltegi, euskara elkarte eta erakunde publikoen inplikazioaren bidez.
PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK
Bergarako Udaleko Euskara Batzordea, Bergarako Udal Euskaltegia, AEK eta Jardun Euskara Elkartea.
Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.
Anima zaitez!
BERRIKETAN
JARDUN EUSKARA ELKARTEA
Errotalde jauregia, z/g
Tel. 943763661 – Maitane
MINTZA EGUNA 2010 ARRASATEN OSPATU GENUEN
Joan zen igandean, hau da, ekainaren 6an bosgarren aldiz ospatuko da Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren, Getxoren eta Gasteizen txanda izan zen. Oraingoan, ordea, gure eskualdeak hartuko du lekukoa. Aurten, Arrasaten ospatu dugu eta Arrasateko Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez bete ditugu.
Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten partaideei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskaintzeko modu bat.
Arrasaten ospatu den Mintza Egunera 7 partaide eta teknikaria joan gara. Goizeko 10:00etan Lurraldebus autobusa hartu eta 10:30etarako Arrasaten geunden. Bertan kafetxo bat hartu eta 11etarako Biteri plazan geunden hamarretakoa egiteko prest! Nahiz eta eguraldi ezegonkorra egon, ez zuen euririk egin eta azkenean eguraldi lainotsuari eutsi zion. Hamaiketako bapo jan ondoren, jendea inguratu zenean, txalaparta eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen. Ondoren ibilbide gidatuarekin hasi ginen. Anabel Ugalde historialariak Arrasateko alde zaharrean ibilbide gidatua egin zigun, bertako historiaren pasarte batzuk kontatuz.
Ibilbidearen amaiera Seberon, Portaloia abesbatzaz lagunduta abesti batzuk abesteko aukera izan genuen, baita Manex Agirre eta Jokin Labaien bertsolariak entzuteko parada. Bukatzean, Herriko plazara hurbildu eta 270 lagun inguru egon ginen karpa baten azpian bazkaltzen.
Bazkaldu, kafea eta kopa hartu ondoren, sari banaketari ekin zitzaion. Bertan, Euskal Herriko mintzalagunen artean sarituak izaten direnei pina banatzen zaie. Aurten, besteak beste, bergarako bat, Nerea Alzelai izan da saritua urtetan egin duen lana eskertzeko.
Ondoren, 16:30ak inguruan, Kataia talde senegaldarrak dantzan jarri gintuen. 18:30ak inguruan autobusa hartu eta Bergarara buelta, 19:00ak alderako hemen geunden kantsa kantsa eginda.