Hileko artxiboak: otsaila 2011

Irteera Igartubeiti baserrira eta Zumalakarregi museora

Martxoaren 19an, larunbata, Ezkio eta Ormaiztegira irteera antolatu dugu Arrasateko Zahar berrikoekin batera. Goizeko 10etan Ezkioko Igartubeiti baserrian bisita gidatua izango dugu. Hau, 11:15ean bukatuko da eta ondoren, 12etan Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa bisitatuko dugu.

 

Animatu gure  arbasoen bizimodua ezagutzera eta baita gure foruen historia!!

 

       image_preview

 

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digu.

 

Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen giltza bihurtzen dute Igartubeiti baserria.  Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.

 

image_large

 

Zumalakarregi Museoa

 

XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta  jendeari  Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu. Garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion.  Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidai dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezko den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz.

Mintzapraktika batzordearen mintegia egin genuen

mp batzordea 2011

Otsailaren 17an Euskara Elkarteek martxan dauzkaten Mintzapraktika programetako dinamizatzaileak 3 orduko mintegi bat egin genuen,  hainbat gai lantzeko: Guraso- laguna, Mintzodromoak, hitanoaren aldaera, Auzoko gazte- laguna eta beste.

Mintegian 16 herri eta eskualdetako dinamizatzaileak bildu giren: Lizarra, Lasarte, Aretxabaleta, Tolosa, Irun, Santutxu, Deustu, Donostia, Gasteiz, Bergara, Eibar, Arrasate, Iruñerria eta Tafalla, Txorierri eta Getxo.

ORAINDIK IZENA EMAN DAITEKE BERRIKETAN ETA GURASOLAGUN EGITASMOETAN

 

2006. urtean, Bergarako Udaleko Euskara batzordeak, Udal Euskaltegiak, Akulu-AEK euskaltegiak eta Jardun euskara elkarteak BERRIKETAN egitasmoa martxan jarri zuten eta harrezkero arrakasta handia izan du bergararron artean.

Eta zer da BERRIKETAN? Labur esanda, euskaldun berriak —euskara maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez dutenak— euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen proiektua da.

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta 3-4 pertsonako taldeak antolatzen dira eta astean ordubetez euskaldun berriekin euskaraz berba egitea da helburua.

Berriketan-eko taldeen artean izan dira guraso talde batzuk ere eta hauek euren umeekin batera elkartu izan dira astean ordubeteko jardun hori egiteko, baina oraingoan gurasoz osatutako taldeak errazago antolatzeko beste proposamen batekin gatoz: umeak ikastetxean dauden bitartean (15:00-16:00) antolatzea guraso taldeak (GURASOLAGUN).

Hori dela eta, izena ematera animatzen zaituztegu, bai euskaraz berba egiten duzuenak (laguntzaile izan zaitezten) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere;  astean ordubete atsegina pasatzeko beste modu bat duzue eta!

Izena emateko:

BERRIKETAN – JARDUN EUSKARA ELKARTEA

Errotalde jauregia, z/g

Tel. 943763661 – Maitane

jardunkultura@topagunea.com

OTSAILAREN 5EAN URRETXU ETA ZUMARRAGARA JOAN GINEN GOIZ PASA

Arrasate eta Bergarako taldeak otsailak 5urretxu 2                   urretxu 4

Otsailaren 5ean, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Urretxu eta Zumarragara joan ginen 15 pertsona inguru.  Bertara joateko Bergaratik goizeko 9:15ean irten ginen 10etan Urretxuko mineral eta fosilen museoan bisita gidatua egiteko. Bertan, giak oso azalpen ulergarriak eman zizkigun bertan aurkitzen diren mineral eta fosilen inguruan. Ordu eta erdiko bisita egin ostean Zumarragako Antio baseliza ikusteko parada ere izan genuen. Bertara hurbildu eta bertako langileak baselizaren inguruko historia batzuk kontatu zizkigun. Historia apur baten entzun ondoren eta kanpoko paisai ederraz gozatu ondoren, berriz kotxea hartu eta Bergararuntz abiatu ginen.

 

Irteerara Bergarako eta Arrasateko euskaldunak joan ginen batzuk betidanik euskaraz egin dugunak eta beste batzuk ikasi eta hobetzen doazenak. Guztiok giro politean ibili ginen.

antio 6antio 4antio 5antio 3antio 1