MINTZA EGUNA 2010 ARRASATEN OSPATU GENUEN

Mintza eguna

Joan zen igandean, hau da, ekainaren 6an bosgarren aldiz ospatuko da Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren, Getxoren eta Gasteizen txanda izan zen. Oraingoan, ordea, gure eskualdeak hartuko du lekukoa. Aurten, Arrasaten ospatu dugu eta Arrasateko Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez bete ditugu.

Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten partaideei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskaintzeko modu bat.

 

Arrasaten ospatu den Mintza Egunera 7 partaide eta teknikaria joan gara. Goizeko 10:00etan Lurraldebus autobusa hartu eta 10:30etarako Arrasaten geunden. Bertan kafetxo bat hartu eta 11etarako Biteri plazan geunden hamarretakoa egiteko prest! Nahiz eta eguraldi ezegonkorra egon, ez zuen euririk egin eta azkenean eguraldi lainotsuari eutsi zion. Hamaiketako bapo jan ondoren, jendea inguratu zenean, txalaparta eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen. Ondoren ibilbide gidatuarekin hasi ginen. Anabel Ugalde historialariak Arrasateko alde zaharrean ibilbide gidatua egin zigun, bertako historiaren pasarte batzuk kontatuz. 

 

 Ibilbidearen amaiera Seberon, Portaloia abesbatzaz lagunduta abesti batzuk abesteko aukera izan genuen, baita Manex Agirre eta Jokin Labaien bertsolariak entzuteko parada. Bukatzean, Herriko plazara hurbildu eta 270 lagun inguru egon ginen karpa baten azpian bazkaltzen.

 

P6060076P6060083

 

Bazkaldu, kafea eta kopa hartu ondoren, sari banaketari ekin zitzaion. Bertan, Euskal Herriko mintzalagunen artean sarituak izaten direnei pina banatzen zaie. Aurten, besteak beste, bergarako bat, Nerea Alzelai izan da saritua urtetan egin duen lana eskertzeko.

 P6060088P6060107

Ondoren, 16:30ak inguruan, Kataia talde senegaldarrak dantzan jarri  gintuen. 18:30ak inguruan autobusa hartu eta Bergarara buelta, 19:00ak alderako hemen geunden kantsa kantsa eginda.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude