Hileko artxiboak: otsaila 2007

sagardotegia

Pasa den ostiralean makro-sagardotegi irtera  egin genuen Bergara eta Arrasateko euskaltegi eta mintzapraktika egitasmoek antolatuta. Bi autobus bete genituen eta euskarak Astigarragako Oiarbide sagardotegia  bereganatu zuen.

Ondo pasa genuen, jende oso ezberdina bildu ginen gainera; batzu ez ziren mahaitik jaiki ere egin eta berriketan gau osoan, beste batzuk aldiz gutxitan jarri ginen mahaian, sabela betetzeko justu justuan.

Giro aparta jarri zuten Trikitilariek, dantza ugari egin genuen eta Sebastian (kupelak irekitze zituen baserritarra) ondo baino hobeto dominatu genuen, guk nahi genuen tokira eramanez.

Sagardoa ona segoen, adituak bilakatu ginen guztiok berehala gainera, kupel hiori hau baino hobea dagola, beste hura garratzegia…

Hurrengo baterako antolakuntzako detaile batzuk zaindu behar ditugun arren,( autobuseko bidaia lehundu, ez horren urruti joan…,)   datorren urtean ere berriro proposatuko dugu denok batera egitea irteera, euskaldun berrien arteko harremanak sortu, euskal harreman sareak posible egin eta bailara mailako makro-sagardotegi itzela egingo dugu, berriro ere!

Argazki mordoa atera genituen, denak gauaren hasieran badaezpada,  sagardotegitiki irten ginenerako aurpegi eta gorputz okerrak ere bazirelako! Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

MAKRO SAGARDOTEGIA

Datorren otsailaren 16an, Bergara eta Arrasate inguruetan gogoratzen den sagardotegi irteera itzelena antolatu  dugu, Bergarako Udal Euskaltegiko ikasleak, Berriketan egitasmoko partaideak, Arrasateko Udal Euskaltegikoak, Erdu AEK eta Zahar Berri egitasmokoak, guztiok batera joango gara Astigarragara. Helburua, ondo pasa, elkar ezagutu eta euskara erabilera bultzatzea izango da.

Euskalduntzeko pausoa eman duten ikasleekin batera sagardotegira etorri nahi duenak, deitu dezala Zahar Berri (943712117) edo Berriketan Egitasmoko (943763661) telefonoetara.

Astigarragako Oiarbide sagardotegira joango gara afaltzera. Irteera Arratsaldeko 20:15ean Arrasaten eta 20:30ean Bergaran. Prezioa: autobusa, sagardotegiko menua eta trikitilariak barne,25 euro.

Anima zaitez.

Web berria sortu dugu.

Berriketan egitasmoan web gune berri bat egin dugu, bertan Berriketan egitasmoaren informazio finkoa egongo da: egitasmoa zer den, dauden taldeak, kontaktua… Bestelako albiste eta informazio dinamikoa blog honen bitartez sareratuko dugu. Hona hemen gure web berria.

Gurekin sagardotegira etorri nahi? informatu 943763661 telefonoan.