ORAINDIK IZENA EMAN DAITEKE BERRIKETAN ETA GURASOLAGUN EGITASMOETAN

 

2006. urtean, Bergarako Udaleko Euskara batzordeak, Udal Euskaltegiak, Akulu-AEK euskaltegiak eta Jardun euskara elkarteak BERRIKETAN egitasmoa martxan jarri zuten eta harrezkero arrakasta handia izan du bergararron artean.

Eta zer da BERRIKETAN? Labur esanda, euskaldun berriak —euskara maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez dutenak— euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen proiektua da.

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta 3-4 pertsonako taldeak antolatzen dira eta astean ordubetez euskaldun berriekin euskaraz berba egitea da helburua.

Berriketan-eko taldeen artean izan dira guraso talde batzuk ere eta hauek euren umeekin batera elkartu izan dira astean ordubeteko jardun hori egiteko, baina oraingoan gurasoz osatutako taldeak errazago antolatzeko beste proposamen batekin gatoz: umeak ikastetxean dauden bitartean (15:00-16:00) antolatzea guraso taldeak (GURASOLAGUN).

Hori dela eta, izena ematera animatzen zaituztegu, bai euskaraz berba egiten duzuenak (laguntzaile izan zaitezten) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere;  astean ordubete atsegina pasatzeko beste modu bat duzue eta!

Izena emateko:

BERRIKETAN – JARDUN EUSKARA ELKARTEA

Errotalde jauregia, z/g

Tel. 943763661 – Maitane

jardunkultura@topagunea.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude