Hileko artxiboak: azaroa 2008

MIRANDAOLAKO BURDINOLARA IRTEERA

Joan zen larunbatean, hau da, azaroaren 22an,  Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoa ikusteko irteera egin genuen. Bergaratik 15 lagun inguruk hartu zuten parte. Hotza pasatu arren, oso irteera interesgarria izan zen. Lehenengo museoan bueltatxo bat eman zuten eta ondoren burdinolara hurbildu ginen. Bertan, burdinola martxan ikusi ez arren, funtzionamendua oso ondo argitzen zituzten ikus-entzunezkoak ikusi genituen. Gero, honen ondoan dagoen ermita berriztua ikusteko aukera ere izan genuen. Benetan merezi izan du gure arbasoek utzitako altxorra bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita.

MINTZAPRAKTIKA INTERNETEN

INTERNETEN BIDEZ MINTZAPRAKTIKA?

Bai noski!! Hori da webgune honek eskaintzen duen zerbitzuetako bat. Nonahi bizi zarela ere, euskaraz mintzatu, harreman sareak zabaldu , lagun berriak egin, aisialdia aberastu…Etxetik bertatik, Zangozan, Erroman, Kuban edo Australian bizi diren euskaldunekin harremanetan jarri eta euskal hizkuntza komunitate birtuala zabaltzen lagundu. Hori dena egin dezakezu programa honetan parte hartuz.

Nola egin? Orrialde nagusian, ezker aldeko zutabean, e-mintzapraktika atalean, Skype sakatu. Hor topatuko dituzu azalpenak. Sartu eta ikusiko duzu zer erraza den! Hortik aurrera…