Kategoriaren artxiboa: Historia eta istorioak

“Zeruko Argia” irakurtzen zuten aramaioarrak (1925-1931)

Zeruko Argia aldizkari erlijiosoa 1919ko lehen egunean bertan sortu zen Iruñean. “Illeroko Aldizkingi Edergarriduna Aita Kaputxinoak zuzendua” zuen azpititulu gisa eta dotrina katolikoa, bizitza moralki eredugarriak eta erlijioarekin eta tradizioarekin loturiko gaiak eskaintzea zeukan helburu. Horrezaz gainera, poemak, abestiak eta haurrentzako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean, Historia eta istorioak | Iruzkinak desaktibatuta daude “Zeruko Argia” irakurtzen zuten aramaioarrak (1925-1931) sarreran

1953ko uholdeak Aramaion

Aramaiok azken uholdea jasan behar izan zuenetik hiru urte beteko dira hurrengo egunetan. Egoera latza ordukoa. Urak gora egiten ikusteak etenik gabeko larritasuna eta atsekabe gaindiezina ekarri zituen kaleko jende gehienaren gogora. Ez zuen, zorionez, kalte askorik sorrarazi, baina azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak, Sailkatu gabea | Iruzkinak desaktibatuta daude 1953ko uholdeak Aramaion sarreran

Ezagunik bai 1945eko argazki honetan?

Honatx 1945ean Donostian egindako argazkia. Badirudi Marin argazkilariak egina dela, baina ez da bestelako daturik tartean (zein lekutan? noiz?…). Iritsitako albisteek diotenez, gizakume horietako batzuk batera aritu ziren 1936ko gerran Amaiur batailoian (akaso “Arrasate” konpainian). Ez da falta geroago kartzelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Aramaioko Samartinak orain dela 65 urte

Ezaguna denez, azaroaren 11n ospatu ohi da Tours-eko san Martinen omenezko jaia. Aramaioko patroia hura bera izanik (urruneko santua gurea, alajaina!), festak ere data haren inguruan hasi ziren ospatzen. Geroago etorri zen herriko jaiak uztailaren lehen asteburuan ospatzeko ekimena. Aldaketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Juana Ondarra Azurmendi: Aramaioko irakasle depuratua (1936-1942)

Bigarren Errepublika espainiarraren garaiko paperak arakatzen, ezin ahaztu daitezkeen bizpahiru berri azaldu zaizkigu. Espainiako gobernua Manuel Azaña buru zuen koalizio errepublikar-sozialistaren agindupetik eskuineko indarrenera iragan zen garaiaz ari gara, hain zuzen ere, Alexandro Lerroux-en Partidu Errepublikarra eta CEDA (Confederación Española … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Aramaion mediku bat sobran zegoenean

Egungo Hego Euskal Herriko Osasun-zerbitzuek islatzen duten egoera gorabehera (oro har, Lehen Mailako Arretan mediku bat dago 1.300 biztanleko), gure udalerrietan beharrezkoak izan zitezkeen sendagileen kopuruak eta osasun-arretaren kalitatea beste begi eta irizpide batzuekin begiratu behar izaten ziren sarritan. Aramaion, behintzat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Aramaio: biztanleria azken berrehun urteotan

Aspaldikoak dira biztanleriari buruzko datuak ezagutzeko ahaleginak, batik bat zergak bildu ahal izateko interesa zela eta. Gurean ere ez da falta horrelako ahaleginik. XIII. mendekoa dugu, adibidez, Nafarroako San Juan Ordenaren zergadunen izen-deiturak jasotzen dituen dokumentua. Interes handikoa, besteak beste, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina