Etiketaren artxiboa: bloggerrekoak

27a arte!

Bihar goizean banoa. Gogo handirik gabe, badakit ederto pasatuko dudala, baina ez dagoenean gogorik… Nahiko erreta noa, errudunak badakite nortzuk diren. Gaur joan behar nintzen umeekin kanpamenduan, baina atzeratu dut lan batzuk lotu gabe nituelako. “Jai” eman didate egun bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Guztiz alfertuta

Alfertuta nabil. Zail egin zitzaidan oporren martxa hartzea. Urte guztian zehar unibertsitatera, lanera, batzarrak, liadak, … Ezer ez edukitzeak egiteko nahiko estresatu ninduen. Uste dut martxa ederto hartu diodala, aste makala pasatu nuen,baina beno, gaindituta dago. Goizetan Berria hartu eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kriston martxa dabil!

San Fermin eguna, gaur hogei urte betetzen dira Joseba Sarrionandia eta IƱaki Pikabeak alde egin zutela Martuteneko kartzelatik bafle batzuen barruan. Euskal Herriarentzat egun berezia izan zen, soilik 3 urte nituen gertatu zenean, baina askotan azaldu dit aitak gertatutakoa. Imanolek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Esait Eguna

Atzo Esait Eguna ospatu zen Algortako Portu Zaharrean “Euskal Herriko federazio nazionalak sortu, kirolariok prest!” lemapean. Giro bikaina egon zen, euskaltzale eta kirolari asko bildu ziren euskal selekzioen alde egiteko. Saltsa guztietan nagoenez, hemen ere tokatu zitzaidan lan apurtxu bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Urtea bukatu da

Urtea amaierara heldu da niretzat. Denontzat hasten omen da urtarrilean eta abenduan bukatu. Baina “ikasle” garenontzat, irailean hasi eta ekainean bukatzen da. Urte gogorra izan da zentzu askotan, baina uste dut nota altuarekin gainditu ditudala bizitzaren gorabeherak, behintzat horrela helearazi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur minbiziari

Ekainak 23, hamar hilabete bete dira amari esan zionetik minbizia zeukala bularrean. Gogorrak izan dira: ebakuntza, kimioterapia, radioa, froga desberdinak, … Niretzat gogorregia, uste nuen askoz gogorragoa nintzela, baina kontrakoa ikusi dut. Egoerak gainditu nau, ordu asko pasa ditut negarrez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 iruzkin

Eskerrik asko!

Aste osoan zehar bertso-saioak egiten nabil bertsolaritza ematen dudan zentroetan. Azken klasea izanda, zerbait berezia egiteko. Leku batzuetan agurtzea oso gogorra da eta hori gertatu zitzaidan ostiralean. San Nikolas Ikastolara joan ginen saioa egitera. Nire buruari agindu nion ez nuela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bejondeizula Karmona!

Atzo irratian entzun nuen eta gaur egunkari desberdinetan irakurri dut: Karmona erretiratuko da. Euskal futbolak utzi duen jokalaririk xumeenetakoa da Karmona. Inoiz ez dut ikusi hedabideetan berari buruz hitz egiten, beti taldeari buruz, taldearen helburuak, … Alavesekin lortu zuen 1.mailara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Selektibitatea

Zelako garaiak! Hitz hori gorrotatzen nuen, 2.batxilergoa hasi eta egunero-egunero entzun behar genuen hitza: SELEKTIBITATEA. Beldur handia genion, hiru egun horietan gure etorkizuna jokoan zegoen eta ahal zen hoberen egin behar genuen. Batzuek lortu zuten, beste batzuek ez. 2000.urtean egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Dena beltz ikusten da

Altxatu ohetik eta eguzkia diz-diz egiten du. Nik, ordea, beltz ikusten dut guztia. Aspaldi ez da eguzkia irten nire egunerokotasunean. Bai, fraka motzetan noa egun hauetan, baina hotz naiz, berotasuna falta zait. Ingurukoen berotasun falta nabari da… Agian, denbora joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin