Guztiz alfertuta

Alfertuta nabil. Zail egin zitzaidan oporren martxa hartzea. Urte guztian zehar unibertsitatera, lanera, batzarrak, liadak, … Ezer ez edukitzeak egiteko nahiko estresatu ninduen.

Uste dut martxa ederto hartu diodala, aste makala pasatu nuen,baina beno, gaindituta dago. Goizetan Berria hartu eta terraza batean irakurtzen dut kafetxuaren konpainiaz. Goitik behera irakurtzen dut, ez dakit zeozertaz enteratzen naizen, baina ordu bete egoten naiz adi-adi. Ondoren bueltazka bat ematen dut auzotik eta inspiratuta banago hondartzararte noa pasioan.

Bazkaldu eta arratsaldean Algortara. Larunbatean umeekin noa akanpaldian eta hor gabiltza guztia prestatzen. Goizeko lasaitasuna arrastian zapuzten da bronka edukita bata eta bestearekin. Zer egingo diogu, kirioak dantzan ditugu guztiok larunbatean goazelako eta gauza asko lotu gabe daudelako. Ganorabakoak gara…

Bloga jarraitzen baduzue, konturatuko zineten egun hauetan ez daukadala idazteko gogorik. Kontatu behar dudan guztia badirudi kontatu dudala. Ez dakit, sentsazio arraroa daukat. Ordenagailu aurrean jarri eta ez zaizkit hitzak ateratzen. Bestalde, txarra den zerbait idazteko ez dut idatziko… Ai ama, zelako buruhausteak!

Jarraituko dut nire lasaitasun udatiar honekin, merezita daukat ez? Ez baldin badaukat merezita ere… horrela jarraituko dut!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Guztiz alfertuta bidalketan

  1. egilea: Xabi

    Ba ez dakizu zelako inbidia ematen diguzun batzuoi, edo niri behintzat. Gustura hartuko nuke goizean egunkaria lasai-lasai irakurtzeko aukera. Zu lasai, batzuetan komeni da ezer egin barik egotea. >
    Ondo pasa oporrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude