Dena beltz ikusten da

Altxatu ohetik eta eguzkia diz-diz egiten du. Nik, ordea, beltz ikusten dut guztia. Aspaldi ez da eguzkia irten nire egunerokotasunean. Bai, fraka motzetan noa egun hauetan, baina hotz naiz, berotasuna falta zait. Ingurukoen berotasun falta nabari da…

Agian, denbora joan ahala, eguzkia ateratzen da berriro.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 erantzun Dena beltz ikusten da-ri

  1. egilea: Leire

    Egun denak ez dira berdin izaten. Batzuetan, luze jotzen du eguzkiak berriro irten arte. Baina ez dago betirako irauten duen euriterik ere. Animo!

  2. egilea: jozulin

    Aurrera bolie, Kaguenlatxota!

  3. egilea: Xabito

    Animo eta aurrera, neska, laster eguzkipean egongo zara eta. Zulorik baltzenetik be urten leike.

  4. egilea: Nahikari

    Milesker animoengatik! >
    Esperot dana konpondutea denboragaz, lasaitasun apur bet biot. Buruen dekodazanak ordenau eta aurre in datorrenari.

  5. egilea: Janire Rodriguez

    Oso politte idatzi dozune! da jakin ekaitzaren ostien barea datorrela. animo maja!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude