Korrikan bizikletan “korrikan” ibili eta gero, bizikleta berria erosi dut. Aurreko “Piolin”-a, oso ona zen, baina ez zen batere erosoa. Garai batean azkar joan nahi nuen, baina gaur egun, pasiatzea daukat helburu. Horregatik hartu dut pasiatzeko bizikleta.
Hanka hobeto nabaritu dut, nahiz eta oraindik mina izan. Apurka-apurka bizikletan hasi naiz, askoz jota ordu erdi egin dut gainean. Oraindik beldurra daukat, eta zelulak “zorabiatuta” ditut Akileseko tendoian zehar.
Aspaldidanik alde batera utzita neukan kirola, berreskuratu dut. Beste era batean, kilometroak buruan izan gabe eta gozatzeko asmoarekin.