VOX POPULI

Orain zortzi urte, vox populi izan zen Aralarreko zerrendan nindoala Getxoko herritik. Inoiz ez dut nire ideologia ezkutatu, betidanik plazaratu ditut nire ideiak. Bai lagun artean, zein nire konpromisoa erakutsiz gizartearen esparru desberdinetan.

Orain aste batzuk Aralarreko Getxoko kandidatura aurkeztu genuen. Urrian Getxoko zerrendaburua izatea proposatu zidaten. Asko pentsatu nuen, ez neukan oso argi. Zer egiten du ni bezalako neska batek horrelako marroi batean? Zer daukat nire herriari aportatzeko?

Asko pentsatu ondoren, baiezkoa eman nuen. Asko aportatzeko daukat, inoiz baino gehiago, nire herrian vox populi izan nahi dut. Ezkerreko herritarren ahotsa udalera eraman nahi dut. Eta horretan lan egingo dut.

Getxon eskuin espainola gelditu nahi dugu eta inoiz baino gehiago, ezkerrari bidea irekiko diogu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

2 Responses to VOX POPULI

  1. egilea: Txarlie

    Ulertzen dut zuen mesua abertzaleentzat dela, eta horregaitik beti espainolen aurka joatea botuak ematen dituela… Baina ez nago adoz eskuin espainolari gelditu behar dela nola edo ala.

    Ezker abertzaleak edo ezker “espainolak” batu behar garela eskuinaren proiektuak gelditzeko uste dut, nahiz eta proiektu hauek PNV-tik edo PP-tik datorren ere.

    Eta ez; ez dut onartzen PSE-EE eskuinean dagoela 😉

    Sozialista-internazionalista-espainol batengandik, agur bero bat.

  2. egilea: Anonimoa

    Ezker abertzalea eta ezker espainola batu behar direla? PSE-EE ez dela eskuinekoa? Orduan zergatik batu zen PPrekin Eusko Legebiltzarrean? Zergatik orain batu nahi da EAJ erditik kentzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude