BERRIRO ERE, MILESKER!

Aurrekoan hortxe ibili nintzen nire urtebetzeagatik jasota opari hunkigarriengatik. Baina ikasturtea bukatzeko, opari ederra egin ziguten Itxaso eta biori bertso eskolako gaztetxuek.

Lana bolondres egiten dugu, bertan ordu pila sartzen ditugu, baina asko betetzen gaituen lana da. Umeen esker ona, bertsoekin gozatzea, jolastea… Niretzat, luxua da honetan ibili ahal izatea.

Kurtso bukaerako merendola egin genuen, maiatza eta udako urtebetzeak ospatu, agurtu udalekuetararte, udako agenda gogoratu eta… txan sorpresa! Bideo hunkigarria “La chica del Batzoki” kantua aldatuta eta argazki pila batekin. Benetan, hunkitu gintuela, baina are gehiago gurasoak agertu zirenean bertso paper eta guzti! Malkoren batek ihes egin zuen. Baina hor ez zen bukatu dena: Sparako gonbidapena irailean gogotsu hasteko!

Haserretu gara, negar egin dugu, barre, une ahaztezinak bizi… benetan eskerrik asko!

Aurten, lagun batekin hitz egiten, normalean baino nekatuago ibili naiz, baina inoizko lorpenik handienak lortu ditut. Eta horrelakoek indarra ematen didate “estrés” honekin jarraitzeko.

Handiak zarete!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

AGUR, SAN MAMES

Asteazkenean, Athletic zaleok, San Mames zaharra agurtu genuen. Batzuk, tamalez, etxetik. 89tik bazkidea naiz, baina gero luxu handiagoa da Athleticeko bazkidea izatea, eta are gehiago krisi garaian. Horregatik lagun batek  erabiltzen du. Baina agian datorren urtean, berriro hasiko naiz domeka arrastiak San Mames Barrian igarotzen.

Kapitainak irten zirenean hunkigarria izan zen. Nik zer esango dizuet, baina Genar Andrinua eta Iribarrekin hunkitu nintzen. Genar, auzokoa da, Erromokoa. Eta txikitatik mirestu izan dudan jokalaria da. Nire lehen urteetan bazkide moduan, bera izan zen Athletic-eko kapitaina. Eta Iribar… Iribar da! Handia, sekulakoa, gertukoa, bakarra! Athletic-eko Txopo! Eta hemen dakartzuet argazki bat,  23 urte baino ez dituena… Ikastolan futbolean hasi berri eta gainera ikastolako mutil “basati” guztiekin. Denboraldi bukaeran, Iribarrek saria eman zidan, futbolean zebilen neska bakarrenetakoa nintzelako.

2013-06-07 16.23.11

Athletic talde bat baino gehiago da. Sentimendu bat. Sufriarazten dizun taldea, poztasunak ematen dizkizuna,… San Mamesen gauza asko ikusi ditut: Ligako partiduak, kopakoak, UEFAkoak , Txanpionsekoak, Milan, Brasil, Selekzioa,… San Mamesek une ahaztezin ugari bizi izan ditugu. Jokalari asko ikusi ditut: Argote, Urtubi, Urrutia, Luke, Larrainzar, Cuco, Rios, Tiko, Lacruz, Etxebe, Larrazábal, Tabuenka, Suances, Huegun, Alkiza… Eta bestela mila!

Eskerrik asko San Mames eta Aupa Athletic!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

MEREZI DU

Lore sortaTxapela

Merezi du, askotan lanak merezi du. Eta maitatua sentitzen zarenean, zentzu gehiago hartzen du egiten duzun hori.

Martxoaren 11an, 31 urte bete nituen. Nerabezaroa atzean gelditu zen, gazte izaten jarraitzen dugu, baina burua bere lekuan izanda, eta egonkortasuna bilatzen hasi gara. Bidean gabiltza!

Harira… 31 urte berri! Urtebetetzean opariak jasotzen dira eta opari izugarriak jaso ditut. Urte pila daroadaz bertso eskolan gaztetxoei eskolak ematen. Belaunaldi asko pasatu dira, eta aurtengoak portatu dira, eta lortu dute Nahikari hunkitzea. Bertso hunkigarriak, esker ona, txapel bat,… baina garrantzitsuena: adierazi zuten esker ona eta maitasuna. Edozein opari material baino hobea izan da. Eta are gehiago eskertzen da bolada txarra igarotzen zaudenean, zure lana zapuzten edo ezbaian jartzen dutenean,…

Instikoak ere ez ziren atzean geratu. Proiektu zoro bat martxan jarri eta gero, esker ona agertu zuten. Zoratu naiz kantuekin, dena koadratzen, emanaldiekin… Baina emanaldia egin eta gero, zer hoberik lore sorta, pastel eta kantu bat jasotzea baino.

Zuekin 31.urtea askoz hobea izango da! Eskerrik asko!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

AGUR 2012

Bukatu da, beste urte bat motxilara. Jada, 30… Nork esango zuen neskato ameslari hori heldutasunera iritsiko zenik. Ba hortxe gaude eta gerra ematen!

Urte oparoa izan da: bai onerako zein txarrerako. Maite nautenek hor daudela erakutsi didate behin eta berriz. Eskerrik asko! Izorratzen dabiltzanak, jarrai dezatela jo eta ke! Animo, agian egunen baten lortuko duzue.

Zer eskatzen dizudan 2013? Osasuna eta zorte apurtxu bat. Niretzat eta nirekin daudenei.

Ongi etorri, urte barri!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

inBECendentzia!!!

Zapatuko ekitaldia oroitzen dudan bakoitzean, hunkitzen naiz. Irudi pila bat gogoratzen ditut. Hunkigarria, deskribaezina, ederra… Denbora luzean ahaztuko ez dugun ekitaldian.

Hauteskundeekin maiatzetik nabil. Lehenbizi programa, zerrendak, batzarrak, aurrekanpaina, ekitaldiak, kanpaina, mitinak,… Luzea, gogorra, baina benetan, bete nau. Euskal Herriarentzako une historiko batean gaude eta harro nago bertan parte hartzen nagoelako.

Zapatuan, zerrendakideok ordu eta erdi lehenago deituta geunden. Gutxi gorabehera, ikusita neukan montajea, aurreko egunean bertan laguntzen ibili ginelako. BEC-a hutsik ere, inposatzen du. Non eseri behar ginen azaldu ziguten, nola kolokatu eszenatokian eta itxarotera.

BEC-a betetzen hasi zen, jende uholdea, independentziaren aldeko tsunamia bere gorenean! Eserita geundela, denona zen komentario berdina: bete dugu, bete dugu!!! BECtekada!!! Euskal Herriak erantzun zuen, eta nola gainera!!!

Amets, Alvarez-Solis eta Laura itzel! Umeak kandilekin irten zirenean, “Zapalduen olerkia” entzuten genuen bitartean, emozio eta une ugari gogoratu genituen. Etxean nahi ditugulako, aske.

Castellers-ak atera zirenean zer esan. Catalunya borrokan dabil, amets berdina daukagu xede. Independentzia oihuka, bertakoak negarrez eta gu zer esan. Badakigu, lortuko dugula, bide gogorra daukagu aurretik, baina lortuko dugu.

Eszenatokira igotzea eta BEC beteta ikusteak ez dauka preziorik. Euskal Herrira aldaketa dator, eta urriaren 21ean hautestontzietan erakutsiko dugu. Independentziaren olatuak Euskal Herria hartu du!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

BEDERATZIGARREN IKASTURTEA

Bihar errutinara bueltatuko naiz. Astelehenena. Berriro altzatu, kotxea hartu eta eskolaz eskolaz Bertsolaritza zabaltzen!

Aurtengoa, bederatzigarren ikasturtea izango da. Non geratu da, 21 urteko neskato hori. Gelara ikaratuta sartzen zena, beldurrez ia zelako galderak egingo zizkioten, ia kapaza izango zen umeak dominatzen…

Bederatzi ikasturte jasan izan baditut, ematen du aurreko guztia ondo egin dudala edo behintzat emaitza positiboak eman dituela. Nire lanarekin asko gozatzen dut. Umeak gustokoak ditut eta uste dut, haiek ere ederto pasatzen dutela nirekin.

Bihar berriro ere, “Egun on, Nahikari naiz eta ikasturtean zehar Bertsolaritza irakatsiko dizuet” esango dut. Eta sabelean tximeletak sentituko ditut. Beste erronka bat aurretik, ikasle berriak, irakasle ezagunak…

Aurtengoak ere itxura ederra dauka! Ongi etorri 2012-2013 ikasturtea!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

EZ DUZU/DUT EBOLUZIONATU

Auzoko jaiak heltzen direnean, kanpoan bizi den jendea berriro bueltatzen da sorterrira. Ikastolako lagun batekin topatu nintzen, urteak ikusi gabe eta hizketan hasi ginen: ikastola eta gero zer egin genuen, ikasketak, lanbidea…

Nire “bizitza” kontatu eta gero, edo hobe esanda, galdetegia erantzun eta gero, bakarrik bururatu zitzaion hau erantzutea: “Nahikari, ez duzu eboluzionatu, orain dela hamar urte bezala jarraitzen duzu”.

Apur bat ikaratu nintzen. Nire uste apalean, eboluzionatu dut, ez naiz orain dela hamar urteko pertsona hori. Orain badakit nondik etorri al zaizkidan “ostiak” lehen, ikusten nituen jaso eta gero. Nahiz eta eboluzio hitza jarri, agian esan nahi zuen betiko gauzetan nabilela. Irakasle izaten, bertso eskolan, politikan, udalekuetan… “Oraindik udalekuetan? Ez zara nekatu? Ez zara nagusia horretarako?”. Orain dela hiru aste bukatu ziren Irañetako udalekuak. Ba ez naiz nekatzen. Aurten erabakita nuen azkenengoak izango zirela, 30 urterekin nahikoa zela. Baina begirale taldeak eta umeek berriro ere gogoak berpiztu dizkidate. Udalekuetatik gaztetuta bueltatzen naiz, gogoz, jarraitzeko irrikaz… Besarkadak, muxuak, “ez zaitez jubilatu!”, maite zaitugu, bertsoak, kantuak… Emozio dosi handia aste bakar batean. Eskerrik asko Irañeta!

Hori baldin bada ez eboluzionatzea, eboluzionatu gabe jarraitu nahi dut! Egia esateko, 20 urte nituenean baino askoz hobeto sentitzen naiz. Garai horretan baino gehiago gozatzen ditut une guztiak. Eta horrelaxe jarraitu nahi dut: irakasle izaten, begirale izaten, dakidan apurra transmititzen, lagunekin gozatzen!

Eskerrik asko ez eboluzionatzen laguntzen didazuen guztiei! Biba zuek!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

MEREZI IZAN DU: ESKERRIK ASKO!

2011-2012 ikasturtea akabo! Oporrak hasi dira. Planak egiteko garaia, gozatzeko garaia, txankletekin bazterrak nahasteko parada izango dugu!

Aste osoa hunkituta igaro dut. Negar malko batzuk ere jausi dira (adinaren eragina izango zen…). Baina lana ondo egindakoaren sentsazioarekin bukatu dut ikasturtea.

Abuztuan apustu itzela egin nuen. Ez nekien ondo edo txarto aterako zen, baina aurrera egitea erabaki nuen. Lan bera, baina nire kontu. Laguntzaile paregabeekin (eskerrik asko Ainhoa, Maite, Inazio eta batez ere Itxaso!), eskerrak zeuei, bestela ez dakit nola egingo nuen.

Eskola pila bat, ume andana… Hasieran nahastea izango zena, oso emaitza onak eman ditu. Bertsozaletu diren? Etorkizunak esango du. Nik behintzat ez daukat ahazteko, aste osoko muxuak, besarkadak, “Ari, ari, ari Nahikari bertsolari”, “Nahikariiii!!!”, eskeinitako bertsoak,… Eta batez ere: datorren urtean itzuliko zara? Eskerrik asko, benetan. Biba zuek!

Eta bertso eskolako abenturari buruz, zer esan. Itxaso eta biok beldur apur batekin hartu genuen taldea: ume asko, dena antolatu beharra eta helburu zehatz batzuekin: bertsoarekin gozatzea eta lagun taldea sortzea.

Biak lortu ditugula uste dut. Garrantzia gehien bigarrenari ematen diogu. Taldea gara eta joan garen edozein lekura erakutsi dugu. Gernikan eta Bermeon gure labela erakutsi dugu.

Larunbateko bazkaria eta osteko saioen ajea kentzea zaila izango da. Eta etxera joan aurreko besarkada kolektiboari buruz zer esan… Ikaragarriya! Biba, biba, biba zuek!!! Ez daukat hitzik eskertzeko urtean zehar transmititu didazuena. Zuekin igarotako astea ahaztea gatza izango da.

Bai, izenburuak dioen bezala merezi izan du. Gehien bat alboan izan ditudan pertsonengatik. Ume zein nagusi, lankide zein lagun.

Eskerrik asko!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

IBILALDIA

Urteak dira ikastola atzean utzi nuela, oker ez banago, 12… Non geratu ziren 18ak! Harro esaten dut “ikastolakumea” naizela. Etxean barrutik bizi izan dugu ikastola, nahiz eta orain apur bat alboratuta izan.

Eta igandean Ibilaldia da. Zenbat oroitzapen. Nire ikastolak 97koa eta 2004koa antolatu zituen. Berezia da. Batez ere azkenengo astea. Nerbioak, dena prestatu beharra, jendea hurbilduko den pentsatu,…

Igandean Trapagaranen izango dugu zita. Ibilaldiagatik baino, bertan futbolean aritu nintzelako gogoan dut. Zelai zabala eta handia futbitoan ibiltzeko. Baina jende jator askoa duda barik.

Beste Ibilaldi bat, beste urte bat ikastolen alde, beste urte bat proiektu honekin aurrera jarraitzeko, beste urte bat Meatzaldea euskalduntzen!

Animo! Igandean Trapagaranera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

“RATAS EN SAN MAMES”

Harrituta nago. Ikaratuta, eta gehien bat, beldurtuta zelako kiroltasuna dagoen gure inguruko taldeetan.

Goizean, tarte batean, Lagun Aro eta Gescrap-en arteko partida ikusi dut. Ikaratu naiz Lagun Aroko entrenatzaileak, ingelesez aritu denean jokalariekin. Ez dakite erderaz? Askotan, nahiz eta kanpokoak izan, erderaz ikasten dute. Itxaron dut, ia Gescrap-ekoak berdina egiten zuen. Ba ez, honek erderaz egin du. Eskerrak…

Teleberria bukatzen zegoenean, kirol tartean, mindu nauen pankarta bat ikusi dut: “Ratas en San Mames”. Polemika itzela sortu da Realeko lau jokalari ostegunean San Mamesen egon zirelako partida ikusten.

Pekatua al da? Ezin dezakete Europa Ligue-ko finaulaurreko bat ikusi? Eskubide guztia daukate. Eta Athletic-eko jokalariek Anoetara joan izan balira, oso ondo irudituko litzaidake.

Oraindik ez dut ulertzen, Errealekoek zelako “mala ostia” (barkatu hitza) daukaten gurekin. Ezin dut ulertu eta sekulan ez dut ulertuko. “5-0” peña egin zuten, “Anti-Athletic” klausula,…

Enpin, gora euskal kiroltasuna!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina