EZ DUZU/DUT EBOLUZIONATU

Auzoko jaiak heltzen direnean, kanpoan bizi den jendea berriro bueltatzen da sorterrira. Ikastolako lagun batekin topatu nintzen, urteak ikusi gabe eta hizketan hasi ginen: ikastola eta gero zer egin genuen, ikasketak, lanbidea…

Nire “bizitza” kontatu eta gero, edo hobe esanda, galdetegia erantzun eta gero, bakarrik bururatu zitzaion hau erantzutea: “Nahikari, ez duzu eboluzionatu, orain dela hamar urte bezala jarraitzen duzu”.

Apur bat ikaratu nintzen. Nire uste apalean, eboluzionatu dut, ez naiz orain dela hamar urteko pertsona hori. Orain badakit nondik etorri al zaizkidan “ostiak” lehen, ikusten nituen jaso eta gero. Nahiz eta eboluzio hitza jarri, agian esan nahi zuen betiko gauzetan nabilela. Irakasle izaten, bertso eskolan, politikan, udalekuetan… “Oraindik udalekuetan? Ez zara nekatu? Ez zara nagusia horretarako?”. Orain dela hiru aste bukatu ziren IraƱetako udalekuak. Ba ez naiz nekatzen. Aurten erabakita nuen azkenengoak izango zirela, 30 urterekin nahikoa zela. Baina begirale taldeak eta umeek berriro ere gogoak berpiztu dizkidate. Udalekuetatik gaztetuta bueltatzen naiz, gogoz, jarraitzeko irrikaz… Besarkadak, muxuak, “ez zaitez jubilatu!”, maite zaitugu, bertsoak, kantuak… Emozio dosi handia aste bakar batean. Eskerrik asko IraƱeta!

Hori baldin bada ez eboluzionatzea, eboluzionatu gabe jarraitu nahi dut! Egia esateko, 20 urte nituenean baino askoz hobeto sentitzen naiz. Garai horretan baino gehiago gozatzen ditut une guztiak. Eta horrelaxe jarraitu nahi dut: irakasle izaten, begirale izaten, dakidan apurra transmititzen, lagunekin gozatzen!

Eskerrik asko ez eboluzionatzen laguntzen didazuen guztiei! Biba zuek!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude