TXIKITAKO OROITZAPENAK (II)

Gabonak bereziak izaten dira txikiak garenean. Argiak, Olentzero, opariak, familia batzea…

Gaur egun ez naiz oso erlijiosoa, baina beno… Konstituzioaren zubian Bilbora joaten ginen, Alde Zaharrera. Aitaren kotxe zaharrean sartu, amoma eta aititerekin batera jaiotzak ikustera. Bukatu eta gero, txokolate beroa jatera joaten ginen.

Bilboko bisita ez zen hortxe bukatzen… Corte Inglesa bisitatu behar zen, jostailuen solairua. Paradisua zen niretzat! Zenbat jostailu, denak martxan, ikutzeko aukera, jolasteko aukera…

Opariak denori gustatzen zaizkigu, baina politagoa zen  pentsatzea Olentzero etxean sartu zela eta zuk eskatutakoa ekartzen zuela. Oparirik onena, duda barik, BH markako bizikleta gorria, makina bat kolpe hartutakoa naiz…

Agian ume hutsa naizelako Algortako Olentzero Batzordean sartuta nabil buru belarri. Umeek ere nik nuen ilusio berdina izateko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

SOS ADOLESCENTES

Guztiz aspertuta nengoen atzo gauean eta ez neukan asmorik Elena eta Jaimeri buruzko gorabeherak entzuteko, betiko pelikulak ikusteko,… eta Cuatro katera heldu nintzen mandoaren laguntzaz.

Gaueko 00.30ak izango ziren eta programaren tituluak harritu ninduen: SOS ADOLESCENTES. Kuriositatez ikusi nuen.

Ez dakite zer egin telebistan, benetan. Familia bat aurkezten dute. Ama bat bi semerekin. Ama egunero lanera joan beharra dauka eta bere seme nagusiak, 14 urtekoa, zaindu behar du 11 urteko anaia txikia.

Atera dituzten irudi guztietan hirurak daude eztabaidan, zarataka, gauzak botatzen… Ama hotel batera eramaten dute eta egun batzuetan zehar psikologa bat biziko da bi gaztetxoekin. Terapia antzeko bat egiten dute, bideoan grabatzen dituzte…

Harrituta geratu nintzen zertara heltzen garen, jakin nahiko nuke zenbat diru eman dioten familia horri programan agertzeagatik. Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira eta ez kamara baten laguntzaz.

Guztiok pasatu ditugu 13-16 urte bitarteko garai errebelde hori. Gurasoekin eztabaidatu dugu, munduaren aurka egon gara, erakutsi nahi genuen helduak ginela edozer egiteko. Garai hori pasatu zen, baina gure gurasoak ez ziren telebista programa batera joan beraiei “marroia” kentzeko.

Ikusteko zertaz nabilen, bisitatu programaren webgunea: SOS Adolescentes

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

TXIKITAKO OROITZAPENAK (I)

Metroan joatea oso aspergarria da, batez ere liburua eta Ipod-a ahaztu badituzu.Neska batzuk eseri dira nire ondoan: ikastetxeko uniformearekin, karpeta eskuan eta hankak eserlekuan jarriz.

Txikitan, gogoratzen dut ez zitzaizkidala gustatzen uniformea eramaten zuten neskak eta mutilak. Iruditzen zitzaidan askatasun falta zutela, beti eskolak esaten zuen bezala jantzita. Ez zekiten euskaraz, eta gainera euskara gorrotu zuten zaila zelako.

Ingeleseko akademian barre egiten ziguten ez genuelako Erlijio ikasten eta eurek klase asko galtzen zituztelako mezara joateagatik.

Beti iruditu zait ez zirela batere naturalak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

GPuntua internet bidez zuzenean!

Ezinezkoa egin zait Tolosara joatea. Baina aukera izan dut Gipuzkoako Txapelketako azken laurdenetako azken saioa internet bidez ikusteko.

Bertsoa.com webgunean sartu eta zuzenean ikusi dut saioa. Hiru ordu bertsoekin gozatzen eta musutruk! Gaurko saioa erabakigarria zen jakiteko nortzuk ziren finalaurrekoetara pasatzen ziren bertsolariak.

Mendiluzek irabazi du gaurko saioa, orain arteko puntuaziorik altuena lortuz. Asko gustatu zait Gaztelumendiren kartzelakoa, orokorrean nahiko saio polita izan da.

Finalaurrekoetara joateko gatz izango dut, ia Irazuk aukera ematen digun internet bidez ikusteko berriro ere!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

ZURE BLOGAREKIN ERAGINIK AL DUZU?

Ricardok pasa den astean, honako memea pasatu zidan eta nik plazer handiz erantzungo dut (badakit berandu nabilela, baina beno…).

Zure blogarekin eraginik al duzu?

Nire uste apalean, ez. Ez dut uste eragina dudanik inorengan, ez erakunde batengan, jende multzo zehatz batean,… Idazten ditudan mezuak nire hausnarketak izaten dira, nire ustez txarto dagoena salatzen, nire poztasunak plazaratu, arazoak azaldu,… Azken batean bizitzan gertatzen zaizkidan gauza arruntak.

Noizbaiten zerbait interesgarria idatzi eta agian izan du eragina herriko aldizkari digitalean: Ukberrin. Lagun baten iritziz, nire bloga irakurrita ederto daki animoz ondo nagoen, txarto, laguntza behar dudan.

Blogarekin ez dut bilatzen inorengan eragina izatea. Beti esan izan dut blog honen helburua nire barnea hustea dela. Batzuetan lortzen dut eta beste batzuetan ez.

Erantzun dut Ricardo!

Honako bost blogariei pasatzen diet memea:

Ekaitzeri (Euskofilia)

Mikel (Itsasertzeko zubia)

Mizpira (Mizpira)

Jozulin (Baga, biga, bloga)

Janire (Ostertza)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

BATAIOA LAU HIZKUNTZA DESBERDINETAN

Ez zaizkit zeremonia erlijiosoak batere gustatzen, baina beno, batzutan familiarekin kunplitu beharra dago. Larunbatean Josu bataiatu zuren, Olaia lehengusinaren semea eta hara joan ginen aita, ama eta hirurok.

17.30etan hasi behar zen, baina apaizak ordu laurden lehenago sartzeko eskatu zigun. Zergatik? Entsaiatzeko abestiak! Lehen aldia hau gertatzen zaidana.

Baina bereziena meza bera izan zen, lau hizkuntzatan egin baitzen: euskara, erdera, katalana eta ingelera. Bitxia ez? Ume baten gurasoak katalanak ziren eta beste batzuk ingelesak. Apaizak esan zuen bezala: zer gutxiago familia bakoitzaren jatorrizko hizkuntzan egitea baino?

Oso ondo iruditu zitzaidan, baina atzerrira joango bagina berdina egingo lukete?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

EZ DAKIT NOLA ESKERTU: MILESKER!

Abenduan saiatu nintzen uzten, baina ez zidaten utzi. Oraingoan bai. Gaur skouteko umeek agurra eman didate. Nire bizitzaren aro bat bukatu da eta uztea erabaki dut.

Azken hilabeteetan beti errepikatu dut berdina: buruak uzteko esaten dit, baina bihotzak, aldiz, ezetz. Buruak irabazi du eta gaur unea iritsi da.

Helburua negar ez egitea zen, baina ez dut lortu. Polar eder askoa oparitu didate. Bigarren oparia, politena eta hunkigarriena izan da: argazkiz betetako album bat. Ume bakoitzak bere aportazioa egin du eta argazki bakoitzaren komentarioa utzi dute. Ireki, apurtxu bat irakurri eta negarrez hasi naiz, ezin izan diot negarrari eutsi. Bakoitzak hortxe isladatu du nitaz pentsatzen zuena. Konturatu naiz, beraientzat zerbait izan naizela: begiralea, laguna, irakaslea,… Askotan uste duzu umeek zutaz paso egiten dutela, baina gaur begiak ireki dizkidate.

Ainhoa, Zulu, Josu, Bego eta Ekaitzeri milesker! Badakit zer nolako lanak hartu dituzuen albuma egiteko, ume guztiak konplotean sartzeko.

Algortara heldu eta serpentinaz bete naute, juxtu-juxtu ikusten zitzaidan aurpegia.

Hunkitu naiz. Ez dakit nola eskertu urte hauetan eman didazuen guztia. Primerakoak izan dira, barruan neraman ume hori azaleratu da.

Bisitan joango naiz eta zapaturako badakit zerbait gordeta daukazuela, beldurra eta dena ematen dit…

Benetan: milesker!

Biba zuek!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Komunikabideak beti izaten dira lehenak

Gaur bertan atxiloketak egon dira gure herrian. Sei herrikide atxilotu dituzte kale-borrokaren akusaziopean.

Herria poliziaz beteta egon omen da, baina atxiloketen berri goizean izan dugu. Argazkiak eta guzti ikusi ahal izan ditugu. Baina zergatik komunikabideak izaten dira lehenak guztia jakiten? Hortxe egoten dira kamararekin grabatzen, argazkiak ateratzen,… Espainia aldean harro-harro erakusteko zer egin duten.

Espero dut lehenbailehen gure artean egotea. Eutsi goiari!

P.D: Ez dut gustuko politikaz hitz egitea, baina uste dut oraingoan merezi zuela.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

ATEZAINEK EZ DUTE EUSKARAZ JAKIN BEHAR?

Asteartero bezala Bertsolaritza irakastera joan naiz Getxoko eskola batera. Orain arte, guztia normala da.

Idazkaritzatik pasatu behar da fotokopiagailuak dauden gelara heltzeko. Sartu. “Arratsaldeon” esan dut. “¿A donde vas? ¿Tienes permiso para entrar?”

Euskaraz jarraitu dut esaten nor naizen, zertara natorren, zergatik egin ahal ditudan fotokopiak,… “Háblame en castellano, no entiendo nada”. Ondo hasi gara ba!

Atezainek ez dute euskaraz jakin behar? Idazkaritzan egiten du bere lana eta publikoari begira dagoen lana da. Euskaraz jakin beharko luke, bertan gaudenok eskubideak ditugulako gure hizkuntzan hitz egiteko. Eskola publiko batean lan egiten du, ezin ahal da euskaraz alfabetatu? Noski, gutxi geratuko zaio erretiroa hartzeko eta orain ikasten hastea ere…

Behintzat, jendearenagana arreta puntu batean badago, euskaraz jakin beharko luke postu hori betetzen duen pertsonak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

SEME-ALABAK LAGUNDUTA

Uztaila aldean artikulu bat idatzi nuen: Gurasoak lagunduta.Ikasleak gurasoekin joaten zirela matrikula egitera, klaseko lehen egunean, etab…

Pasa den astean Kultura eta Elkartasuna Graduatua egiten hasi naiz unibertsitatean.Hogeitabost urtetik aurrerakoek egin dezakete, eta normalean askoz nagusiagoek ematen dute izena.

Aurkezpen eguna bitxia izan zen: ematen nuen guztien alaba. Baina onena izan zen gizon bat alabarekin joan zela. Alaba ibili zitzaion azaltzen ordutegiaren gorabeherak, zer eraman behar zuen,…

Bitxia baino, polita egin zitzaidan. Txikiak garenean gurasoek eramaten gaituzte ikastolara, urteak pasatu eta guk laguntzen ditugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina