Komunikabideak beti izaten dira lehenak

Gaur bertan atxiloketak egon dira gure herrian. Sei herrikide atxilotu dituzte kale-borrokaren akusaziopean.

Herria poliziaz beteta egon omen da, baina atxiloketen berri goizean izan dugu. Argazkiak eta guzti ikusi ahal izan ditugu. Baina zergatik komunikabideak izaten dira lehenak guztia jakiten? Hortxe egoten dira kamararekin grabatzen, argazkiak ateratzen,… Espainia aldean harro-harro erakusteko zer egin duten.

Espero dut lehenbailehen gure artean egotea. Eutsi goiari!

P.D: Ez dut gustuko politikaz hitz egitea, baina uste dut oraingoan merezi zuela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Komunikabideak beti izaten dira lehenak-ri

  1. egilea: mikel

    Horri, gehituta, atxiloketa batzuk pelikula amerikar batetik aterata daudela ematen duela, ba espainolito fatxei ba adurra erori edota kristoren orgasmoa sorraraziko die. Jada, atxiloketen berri ematearekin ez da nahikoa, morboa behar da. Ez dago eskubiderik.

    Gure artean nahi ditugulako, atxilotuak askatu!

  2. egilea: ixabel

    bueno, eta zure alderdiaren zure herriko egoitza erasotu zuten hauek askatzea eskatzen duzu eta espero duzu laister berriz kalean egotea?
    Burua galdu dugu ala? Erasoak egin badituzte ordain dezatela, kristoren seme orok egiten duen bezala. Nik behintzat ez du nahi halako jendea kalean egotea behin eta berriz txikizioak eragingo baditu.
    Motibazio politikoak atzetik daudenean laister “barkatzen” diogu txikitzaileari egindako mina.

  3. egilea: Nahikari

    Ez da motibazio politikoa, ez burua galtzea. Erak eta erak daude egindakoak ordaintzeko, nire ustez behintzat. Erak eta erak pertsonak atxilotzeko, erak eta erak frogak bilatzeko. Erak eta erak pertsonak salatu eta inputatzeko.

     Denaren gainetik pertsonak daude. Nik pertsonak ikusten ditut eta gero norberaren pentsakera politikoa. Gainera testuari, buelta eman diozu guztiz. Komunikabideei buruz hitz egin dut eta horri buruz ez duzu ezer aipatu. Morbosoagoa da “nire alderdiari” buruz hitz egitea.

    Eta bai, espero dut laster herrian izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude