AGUR MIKEL

Atzo fotologean egin nion omenalditxoa, eta gaur blogean.

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hitzela aspaldi azaldu
etxetik
eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez
baina mezularia bidali diagu Alosko torrea
eskilara luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan
gero kanpaiak entzun dizkiagu
zakurrak zaunkaka
orduan sortu haiz bidetik
balantzaka
eta hirekin aurrez aurre jarri garenean
zerraldo erori haiz gure oinetan
eta gorpu gogor hintzen
udazkenaren tronoan
hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan.
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

EKIALDETIK IRITSI ZEN ENARA

Lehen ez, baina orain edozein gauzarekin negar egiten dut. Betidanik izan dut “gogorra” naizenaren sentsazioa, baina urteak pasa ahala, ematen du bigundu naizela.

Irakurri dudan azken liburuarekin negar egin dut. Batzuetan amorruagatik, bestetan poztasunaren erruz.

Ekialdetik iritsi zen Enara dauka izenburua. Xabier Etxaniz Rojo-ren azken liburua da. Aurretik Begiak itxi eta kitto irakurrita neukan eta gustatzen zitzaidan bere estiloa.

Ekialdetik iritsi zen Enara por ti.

Liburuan, bikotearen adopziorako bidea kontatzen da. Baina hasi-hasieratik, seme-alabak izateko erabakia hartzen dutenetik. Zergatik adopzioa, zein herrialde hautatu, interneteko foroetan kontsultatu, jendea ezagutu, Txinara joan, alaba ezagutu,…

Ziur aski, denok ezagutzen dugula horrelako kasuren bat, urrunera joan direnak alaba edo semearen bila. Istorioa modu erraz batean kontatzen da, guztiok ulertzeko eran.

Batzuetan hunkitu naiz, beste batzuetan amorrua sentitu dut gauzak zailtzen zirelako,… Gomendagarria den liburu bat, ohikoa den prozesu bat ezagutzeko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

BOLUNTARIOTZA

Atzo egiten ari naizen Kultura eta Solidaritatea Graduatuaren barruan boluntariotzaren inguruan hitz egin genuen. Izen bera daukan arloa daukagu.

Nire ustean gauza eta termino asko nahasten ditu irakasleak. Baina entzun behar denez…

Jada ez dakit boluntarioa, solidarioa,… edo zer naizen. Gauzak solidaritatea eta gupidagatik egiten omen ditugu, ez beste ezergatik. Harrigarria…

Begiralea izan naiz aisialdi talde batean umeei gupida diedalako? Solidarioa naizelako? Bertso-eskolan irakasle izan garenok gupida izan dugu? Jai-batzordeetan egon garenok berdin?

Edo agian da, etxean ikusi duguna egiten saiatzen gara? Etxean horrela hezi gaituztelako, balore horietan. Gure gurasoen bidea jarraitu dugulako, konpromiso maila altua izan dugulako, “militanteak” izan garelako hein batean.

Orain hau guztia krisian dago. Krisian, gehien bat profesionalizatu dituztelako. Lehen musutruk egiten zena, orain soldata baten menpe dago, eta ez da maila berean lan egiten.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

FIRIN-FARANeko KAMARAK

Azken asteotan Firin Faran programa ikusten aritu naiz. Gai guztietaz hitz egiten dute eta kolaboratzaile talde fina dauka Estepan Aldamiz-Etxebarriak gidatutako programa.

Aste honetan bereziki zorabiatu naiz programa ikusten. Zenbat buelta ematen ditu kamarak? Solaskideak ez dira zorabiatzen? Telebista itzali eta ohera joan nintzen.

Askoz hobea izan behar da kamara finko bat izatea, etxetik ikustea zorabioa da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

HALLOWEEN GUREAN

Fotokopia batzuk eta lan bat enkuadernatu behar nuen atzo arrastian. Zegoen eguraldiarekin ez neukan gogorik ateratzeko, baina ez zegoen beste erremediorik eta irten nintzen.

Banekien inguruko ikastetxe pribatuetan Halloween ospatzen zutela ikasleekin, baina ez nekiena zen nire auzora ere hedatzen ohitura. Bueltan nentorrela, oinezkoentzako kale batean, ume kuadrilla irten zitzaidan mozorrotuta eta oihukatuz: “¡susto o caramelos!”.

Karameloak ez nituen eta sustoa ez zidaten eman. “Sermoi” txikitxu bat botatzea bururatu zitzaidan, baina barretxu bat bota nien eta etxerako bidean jarraitu nuen.

Ziuraski ume moko horiek ez dute jakingo Santa Agedako ohitura, San Juanetakoa,… Pena bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

eitb.com-ekin nazkatuta!

Ez daukat ohiturarik irratia entzuteko, baina txoritokia ganoraz jarri dudanetik mahai berriarekin, lanean nagoen bitartean irratia jartzen “saiatu” naiz.

Ez daukat musika aparaturik bertan, musika entzuten dudanean portatilaren bidez egiten dut.

EITBk aukera ematen du Euskadi Irratia internet bidez entzuteko. Hiru egun daroadaz klikatzen eta klikatzen eta bakarrik bost minutu irauten ditu!

Ez dakit zein izango den arazoa, baina nazkatzen hasita nago. Berriro bueltatu beharko naiz musika entzutera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

RAJOY ETA ATHLETIC

Macua, Rajoy eta Basagoiti por ti.

Teleberri saioan ikusi nuen lehenengo irudia eta larunbateko egunkari guztiek irudia erakutsi zuten lehenengo orrialdeetan edota portadan.

Rajoy jaunak bisita egin zion Basagoiti jaunari eta zer hoberik San Mamesera joatea baino? Katedrala bisitatu zuten eta gainera kamiseta eraman zuen opari, jokalariek sinatuta, noski.

Zergatik nahastu behar dugu politika eta kirola? Ez al dago nahikoa arazo Euskal Herrian? Jokalariek ba al zekiten norentzat zen kamiseta hura?

Bazkide bezala, ez nago batere ados egin dutenarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

BILBOBUS ETA HIRUGARREN ADINA

Komunikabideetan pasa den astean hasi ziren kontu honekin: nahitaez utzi beharko zaie eseritzen erreserbatutako eserlekuetan hirugarren adineko pertsonei Bilbobuseko busetan.

Normala izan daiteke, nagusiak direlako eta beharrezkoa dutelako. Batzuen kasuan bai, beste kasu batzuetan ez.

Adibide batzuk (metroan jasotakoak):

– Larunbat gaua, goizeko ordu biak. 60-70 inguru izango zituzten andreek eta Deustuko geltokian igo ziren. Komentatu zutenagatik, Gardenean egon ziren dantzan. Begiradarekin hil gintuzten, baten batek ere esan zuen pertsona nagusiei utzi behar zaiela eseritzen. Arrasti osoa dantzan eman dute, eta eseritzen utzi behar diet ni baino askoz osasun hobea duten andreei?

– Haurdun dagoen emakume gaztea, kristoako tripa, gutxi geratuko saio erditzeko. Metroan sartu da, andra batek erditik kendu du eta sprint ederra egin du bere aurretik pasa eta eserekua kentzeko. Haurdun dagoen andreak ez du eserlekua behar?

Eta horrelak mila adibide daude. Denak ez dira berdinak, baina…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

IJITUAK

Aspaldi ez nintzela Zuriñerekin topatzen, ikastolan izandako andereñoa. Orain Artaza-Romo BHIn dabil beharrean, DBH 1eko ikasleekin.

B eredukoak, tartean bi ijitu eta makarra bat (bai, makarra hutsa!). Makarra, ba beno, beti topatu izan dugu baten bat gela guztietan. Harritu nau ijituena.

Anai-arrebak dira. Neskak hamalau urte ditu eta mutilak hamairu. Neskak esan dio urtarriletik aurrera ez dela eskolara joango. Ezkondu behar du. Badakigu ijituak goiz ezkontzan direla, baina jakinda DBH hamasei urterekin bukatzen dela, harritu naiz.

Gurasoek esan diote ezkondu behar duela, nola egongo da hamabost urterekin eskolan eta mutil guztiak bera begira! Pentsatzen duzu inguruan ezin dela horrelakorik egon, baina ematen du baietz.

Garai batean Txurdinagan ibili nintzen bertsolaritza irakasten eskoletan eta batzuk ijituak ziren. Ijitu “eleganteak”: gurasoek uzten zieten ikasten, bizitza normala izaten,… Elenganteak baino, arruntak eta integratuak.

Ez dakit hezkuntzaren arazoa den neska horren ezkontza, ijitu kulturarena, gurasoena,…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

NAFARROA OINEZ, GERO ETA ERDARA GEHIAGO

Nafarroa Oinezetik bueltatu berria naiz. Gurasoekin joan naiz egun pasa. Zirkuituari buelta eman, kamisetak erosi, bokata jan eta buelta etxera.

Aspaldi ez nintzela Nafarroa Oinezera joaten, zortzi bat urte gutxi gorabehera. Eta harritu naiz. Inoizko erdera gehien entzun dut. Ez gurasoen ahotik eta jende nagusiaren ahotik. Asko eta asko euskararen alde daude, baina ez dute aukerarik izan ikasteko, baina horra joaten dira beraien laguntza ematera.

Gazteak izan dira harritu nautenak. Zenbat erdera euren artean. Fijatzen joan naiz ibilbide osoan, eta %90 bat erderaz.

Agian, gure garaian beste kontzientzia bat genuen. Ikastolen aldeko jaira gindoazen, euskaraz hitz egiten genuen eta mozkortxua ere harrapatzen genuen. Baina euskaraz!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin