EKIALDETIK IRITSI ZEN ENARA

Lehen ez, baina orain edozein gauzarekin negar egiten dut. Betidanik izan dut “gogorra” naizenaren sentsazioa, baina urteak pasa ahala, ematen du bigundu naizela.

Irakurri dudan azken liburuarekin negar egin dut. Batzuetan amorruagatik, bestetan poztasunaren erruz.

Ekialdetik iritsi zen Enara dauka izenburua. Xabier Etxaniz Rojo-ren azken liburua da. Aurretik Begiak itxi eta kitto irakurrita neukan eta gustatzen zitzaidan bere estiloa.

Ekialdetik iritsi zen Enara por ti.

Liburuan, bikotearen adopziorako bidea kontatzen da. Baina hasi-hasieratik, seme-alabak izateko erabakia hartzen dutenetik. Zergatik adopzioa, zein herrialde hautatu, interneteko foroetan kontsultatu, jendea ezagutu, Txinara joan, alaba ezagutu,…

Ziur aski, denok ezagutzen dugula horrelako kasuren bat, urrunera joan direnak alaba edo semearen bila. Istorioa modu erraz batean kontatzen da, guztiok ulertzeko eran.

Batzuetan hunkitu naiz, beste batzuetan amorrua sentitu dut gauzak zailtzen zirelako,… Gomendagarria den liburu bat, ohikoa den prozesu bat ezagutzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat EKIALDETIK IRITSI ZEN ENARA bidalketan

  1. egilea: patxi lurra

    Liburua erosteko konbentzitzeko zeure testua izan da azkeneko akuilua, eskerrik asko. Durangorako apuntauta.

    Bestela, adopzionoen kontuagaz badago pelikula frantziar bat, “Holy Lola” izenekoa, Asia aldean girotutakoa. Gogorra hori be, adopzinoa egiteko uxatu edo behintzat ondo hausnartzeko bultzatzen dauana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude