NOLA IRUDIKATZEN DUZU DATORREN 10 URTEETAN EUSKARAREN ALDEKO MUGIMENDU SOZIALA?

Azaroan Hiznet ikastaroa egiten hasi nintzen. Hizkuntza Plangintza Graduondokoa da, interes handia neukan gaian eta izena ematea erabaki nuen.

Badaukagu arlo bat Euskalgintzaren nondik norakoak duela izena. Arloetako irakasleek ariketa desberdinak proposatzen dituzte eta Iñaki Arrutik proposatutakoa honako da:

Nola irudikatzen duzu izango dela datozen 10 urteetan euskararen aldeko mugimendu soziala?

Galdera potoloa, ez? Alde onak eta alde txarrak azpimarratu behar dira. Asko hobetu dugu azken 20 urteetan (hala ere, egoera ez da saltoka ibiltzeko modukoa), baina ez dakit nik aurrera edo atzera egingo dugu. Onak baino, alde txar asko ikusten dizkiot: militantzia eza, euskarari egiten zaizkion erasoak, hizkuntza politika,…

Jozulinek esaten dit oso ona naizela penak kontatzen, baina ez dakit nik alde onen bat topatzen diozuen…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

62.214

Horiek dira Aralarrek Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan ateratako bozka kopurua. Pozik gaude, gure ametsak bete direlako, kostata eta lan asko egin ondoren. Guretzat ametsa zen 4-5 parlamentari lortzea, baina hortxe daude. Pena merezi izan dute igarotako une guztiak 2003ko Udal Hauteskundeetatik (eta beste batzuk askoz lehenagotik).

Aspaldi aldarrikatu genuen Euskal Herri eta ezker abertzale zibil eta zabal bat. Aralar Egunean Baietz! leloa erabili genuen eta kanpainan Euskal Herria eragin eta aldatuko genuela agindu genuen. Eta horixe egingo dugu ezkerretik, euskaltzaletasunetik eta bide politikoetatik.

Alde batetik pozik nago lortutako emaitzekin, baina beste alde batetik Gobernuaren osaera gelditzen da. Hilabete luzea daukagu jakiteko nor izango den Parlamentuko buruzagi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

HAUTAGAI EUSKALDUNAK

Atzo gauean, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako lehen debatea izan genuen ETB 1-en. Argi eta garbi ikusi zen, ETB 2-ko debatea garrantzitsuagoa zela, honetan ez baitziren egon lehendakari izateko hautagaiak eta baita ere aurkezteko eskubidea kendu dioten D3M.

EAJtik Juan José Ibarretxe, PSEtik Andoni Unzalu, PPtik Laura Garrido, EAtik Unai Ziarreta, EBtik Mikel Arana eta Aralarretik Aintzane Ezenarro.

Sei alderdi horietatik, lehendakari izateko hautagaiak hiru dira: Juan José Ibarretxe, Unai Ziarreta eta Aintzane Ezenarro.Beste hirurak, beraien alderdiek bidalitako itzultzaile euskaldunak dira. López, Basagoiti eta Madrazok ez dakite euskara, ziur asko ez dutela ahalegin txikiena ere egin euskara ikasteko.

Barregura eman zidan euskararen inguruan hitz egiten hasi zirenean, Laura Garridok gorriak ikusi zituen debatean, Unzaluren teknika atakatzea zen, baina bera ateratzen zen kaltetua.

Nahikoa barregarria suertatu zitzaidan saioa. Lau urte barru hautagai guztiak euskaldunak izango dira?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

NEKEA

Nekatuta nago, ez nago batere gustora. Ez dakit zer gertatzen zaidan, edo agian bai. Izan liteke ez dudala onartu nahi eta mundu berri bat eraikitzen nabilela nire inguruan.

Inoiz ez naiz izan musika zaratatsua entzutekoa, baina inoiz baino gehiago, musika lasaira jo dut, irratia entzutera, edota musika gabe egotera. Beti behar izan dut “zarata” lan egiteko. Orain, hori ere ez.

Nire gorputza askatzeko, pasiatzera joaten naiz egunero. Buruari bueltak eman, arazoak konpontzeko nahia izaten dut, baina zaila da. Ingurua kutsatuta dago.

Lagun batek esan zidan norbaitek begi okerrarekin begiratu gaituela. Horrelakoetan ez dut sinisten, baina hori ematen du.

Garai hobeak etorriko dira eta beste gorputzaldi bat izango dugu, alaiago egoteko gogoak izango dira eta bizi behar duguna patxadaz bizitzeko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

NOLA EZ DIRA LAN ISTRIPUAK IZANGO?

Ohitura hartzen hasi naiz eta egunero pasiotxo bat egiten dut: etxea-Zugatzarte-Areetako kaia-Areeta-Erromo-etxea.

Pentsatzen egon naiz joan edo ez, haize boladak nahikoak gogorrak ziren, baina azkenean nagitasuna kendu eta pasioari ekin diot.

Areetako kaian haizea izugarria zen, nekeza zen ibiltzea. Ikusi dudanean ohol zatitxo bat hegan egiten ikus dudanean, gorantza begiratu dut. Hor ikusi ditut langile batzuk teilatuan, konponketak egiten.

Orain arte arrunta izan daiteke, baina okerrena orain dator: egiten zuen haize guztiarekin ez zeukaten ez kaskorik, ez arnesik ez ezer.

Burua jeitsi dudanean gogoan izan dut gaur, Gernikan bizia galdu duen  langilea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

AURPEGIA BEHAR DA GERO…

Aurpegia behar da horrelako adierazpenak egiteko eta gainera galderak beste norabide batetik eramateko.

Sartu eta ikusi!

http://www.argia.com/multimedia/bideoa/xabier-azanza-euskarabideko-zuzendaria

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

NOLA EZ DAUKAZULA BIDEO-KONTSOLARIK?

Ba ez, ez daukat.

Metrora sartu naiz unibertsitatera joateko eta tipo bat hurbildu zait. Ematen zuen inkesta bat egiten zebilela eta andenetik zebilen gazteengana hurbiltzen eta galdera batzuk egiten.

Nigana hurbildu da: “Perdona, ¿tienes video-consola?”. Ezetz esan diot. “¿Con lo jóven que eres y no tienes video-consola? Dime que no quieres contestarme la encuesta”.

Ez daukat eta ez daukat asmorik izateko. Gaztea naiz, baina inoiz ez naute erakarri. Arraroa izango naiz, baina beno… Gustora erantzungo nizkion galderak, baina…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

BUELTA LANERA…

Atzo berriro bueltatu ginen lanera. Irakasleok ezin gara kexatu, oporraldi ederrak izaten ditugu urtean zehar.

Gogorra egin zitzaidan, batez ere amak esan zidanean: “¿no te da pereza salir con este frío?”. Berak jakingo balu zer nolako nagiak izan nituen atzo…

Ikasleak motibatzeko, zu zeu motibatuta egon behar zara, beraz, indar guztiak jarri nituen umeak pozik egon zitezen. Barregura eman zidan ikasle batek esan zidana: “Joe Nahikari, Gabonetan ez dizut utzi hitz egiten?”. Utzi, utzi egin didate kar, kar, kar!

Atzo eskelak egin genituen (hau beste egun batean azalduko dizuet)eta Piropoposta irakurri. Poztu ninduen, nahiz eta lehen eguna izan, Piropoposta beterik ikustea. Gelara sartu baino lehen kutxa bete zuten piropoekin, esaldi politekin, txisteekin, bertso solteren bat…

9:25etan klasea daukat, gaur ere motibatu beharko ditut!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

PROMESA BERRIAK 2009ari

Bizkaiko Bertsolari Txapelketari  buruzkoak azaltzeko asmoa nuen, baina banekienez, mala letxean jarriko nintzela eta agian erantzun desegokiak jasoko nituela… nire iritzia txapelketako webgunean utzi dut.

Urtea bukatzear dago, betikolez, promesak egiten ditugu urte berrirako. Betetzen ditugu edo ez. Gutxitan eramaten ditugu aurrera, baina zer egingo diogu… bizitzaren legea. Aurten honakoak egitea “agindu” diot nire buruari:

  • Pisua jeistea. Aspaldi agindu nien gurasoei. Antsietatea daukat, eta horren erruz, nahi baino gehiago jaten dut. Ze letxe! Jatea ere plazer hutsa da! Baina beno, aurten nabari dut hankan min gehiago dudala eta daukadan lesioaz gain, pisuak zerikusi handia du.
  • Ikasketak. Proiektu gehiegi ditut buruan: karrera, Hiznet, Kultura Graduatua. Inoiz baino gehiago nabil ikasten eta aurten fruituak ikusi nahi ditut!
  • Gidatzeko baimena. Promesa baino, beharrezkoa bihurtu den zeozer da. Denbora irabaziko nuke kotxea izanez gero, ez nintzateke berandu helduko lekuetara,… Honetan ere, buru-belarri jarri beharko naiz.
  • Denbora lagunentzat. Denbora gehiago eskeini behar diet lagunei. Nire munduan sartzen naiz eta gutxitan ateratzen naiz parranda on bat botatzera.
  • Bizi! Nitaz gutxi kezkatzen naiz eta hasi behar naiz bizitzen, gustukoak ditudan gauzak egiten, gozatzen,…

Gauza gehiegi 2009rako? Izan daiteke, baina ahalegina egingo dugu!

URTE BARRI ON!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

DURANGOKOAK

Larunbatean joan nintzen Durangoko Azokara gurasoekin. Banekien zer erosi, edo behintzat zer neukan fitxatuta. Urte osoko kontsumitzaileak garenontzat, aukera “gutxi” izaten da Durangon.

Aurtengoak:

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua. Polita ematen du eta nire fideltesauna aitortzen diodan idazlea.

– Euskal Presoek idatzitako Ataramiñe 08. Urtero erosten dudana, ezagunak ez diren idazleek ere literatura egiten dutelako.

Roald Dahl-en Errima Errebeldeak. Umeei asko gustatzen zaizkie kontakizun hauek eta klasea ematen dudanean batzuk erabili izan ditut. Ipuin klasikoei bukaera bereziak ematen dizkie.

– Bertsoz bai DBH 2. Horko ariketa batzuk “lana” kenduko didate eta nahiko ondo dago.

Gu ta gutarrak taldearen Despedidea  DVD-a. Plateruenan eman zuten azken saioaren grabaketa, egin dituzten beste saioen grabaketak,etab…

Gehiagorik ez, falta dena Olentzerok ekarriko du!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin