62.214

Horiek dira Aralarrek Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan ateratako bozka kopurua. Pozik gaude, gure ametsak bete direlako, kostata eta lan asko egin ondoren. Guretzat ametsa zen 4-5 parlamentari lortzea, baina hortxe daude. Pena merezi izan dute igarotako une guztiak 2003ko Udal Hauteskundeetatik (eta beste batzuk askoz lehenagotik).

Aspaldi aldarrikatu genuen Euskal Herri eta ezker abertzale zibil eta zabal bat. Aralar Egunean Baietz! leloa erabili genuen eta kanpainan Euskal Herria eragin eta aldatuko genuela agindu genuen. Eta horixe egingo dugu ezkerretik, euskaltzaletasunetik eta bide politikoetatik.

Alde batetik pozik nago lortutako emaitzekin, baina beste alde batetik Gobernuaren osaera gelditzen da. Hilabete luzea daukagu jakiteko nor izango den Parlamentuko buruzagi.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun 62.214-ri

  1. egilea: ptx

    Zorionak. Baina berba bakarra bez hauteskundeotako egoerari buruz.
    zuk pentsetan dozu normala dala 100.000 bozka nulo egotea?
    demokrazian sinesten dozu ala?
    pentsetan dot, horrek betaurrekoekaz ilunegi ikusten dala, pozak ezin gaitu itsutu, benetan.
    Europako juristak sinestu ezinik dabiz, ikusita espainolistek zelango jukutriak ein deurezan gasteizko gobernura helduteko, eta hemen zer, pozarren! ezin dot sinestu.
    tire! demokrazia 62.214 bada, aurrera.

  2. egilea: Nahikari

    Uste dot beti mantendu izen dogula hauteskundeak ez direzela demokratikoak izen eta lan in dogula D3M, EAE,… eta beste hainbat sigla batzuk aurkeztu daitezen. Eta noski, jarraituko dogu horretan, horrelako gehiago egon ez daitezen. Sigla danak eta ideia danak egon behar direzelako bozetan.

    Eta pozik nau nire alderdiagatik, gauzak ondo in doguzulako eta aspalditik sinisten dodala proiektu horretan. Baie enau pozik aspalditik dekogun egoera jasanenizagatik. Konponbidea bilatu behar jako eta danon artean, mahai baten ingeruen, berbetan. Danok (eta danok diñot) eman beharko dogu zeozer egoera konponduteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude