Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

GAI-EMAILEAREN FIGURA EZ AL DA GEHIAGO ZAINDU BEHAR?

Pasa den asteazkenean Amaia Agirre bertsolariak Berrian argitaratutako artikuluarekin guztiz identifikatu nintzen. Urte berri on! zeukan izenburua, gai-emaileei buruz aritu zen. Gai-emaile eta gai-jartzaile moduan aritu naiz. Nik biak ezberditzen ditut: gai-emailea gaiak ematen dituena da (talde batek prestatutakoa eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

BUKATU DA, BUKATU DA… URTE BARRI ON!

Bukatu da 2007a. Arinegi pasatu da, baina guztiak dauka amaiera. Gauza asko gertatu zaizkit urte honetan, onak zein txarrak. Behingoagatik gauza positiboekin geratuko naiz. Txarrak hortxe egongo dira, beti. Onena, ikusi dudala gauza berriak egiteko balio dudala. Pena itzela eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

SELEKZIO AUTONOMIKOAK

Bihar Euskal Herriko selekzioa Kataluniaren aurka lehiatuko da San Mameseko zelaian. Euskaldunontzat partida esanguratsua da, futbola baino gehiago da, aldarrikapen bat. Antena 3-eko albistegia ikusten egon naiz. Kirolen garaia iritsi da eta Andaluzia eta Galiziak jokatutako partidaz mintzatu dira. Partida … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Goizero bezala egunkari bila joan naiz kioskora. Bertan andra bat zegoen. Poltsa pilarekin. Denak ziren jostailuak. Itxuraz, garestitsuak. Liburu batzuk erosi ditu seme-alabentzako. Batzuk baino, bi: bata alaba eta bestea semearentzat. Liburuak oso garestiak dira, ez ditu nahi beste erosten seme-alabentzat. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

OLENTZERORI GUTUNA

Olentzero maitia, Aurten garaiz nabil gutuna idazteko. Ez dizkizut gauza asko eskatuko, nahiko umila izan naiz beti gauzak eskatzeko. Hogeitabost urterekin ez naiz aldatuko, ez? Eskatuko dizudana, ezinezkoa da ekartzea… Oraintxe bertan amoma gura nuke ondoan, baina oraindik ez da horrelakorik asmatu. Falta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

DURANGOKOAK

Gogo handirik ez neukan amomarena eta gero, baina larunbatean gurasoekin joan nintzen azokara. Argi neukan Katamalo erosiko nuela, liburua zein diska. Ez neukan asmorik diru askorik xahutzeko, urtean zehar nahikotxu gastatzen dut liburuetan (inoiz ez da asko, baina beno). Susako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

GERO ARTE, AMOMA

Asteazkenean ezin izan zuelako gehiago, zeuzkan indar apurrak ahitu zitzaizkiolako. Borrokatu du, baina giltzurrunek “nahiko” esan zuten atzo. Nire bigarren ama izan delako eta nahi izan dudan beste maitasun eman didalako uneoro. Txikitan jokuak partekatu ditugulako, nire “berbaldiak” aguantatzen zituelako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 10 iruzkin

HIGH SCHOOL MUSICAL ETB-1en

Falta zitzaiona ETBri. Musikal bat prestatzen daude: High School Musical, Disney Faktoriak atera duen pelikularen antzekoa. Casting bat egin dute eta gaztetxoak frogak egitera joan dira. Fama, fama da! Bederatziak inguruan ematen dituzte casting-eko irudiak. Lotsa pasatu dut eta lotsa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

TXIKITAKO OROITZAPENAK (III)

Durangoko Azokara txikitatik joan naiz gurasoekin. Orain aukera handia dago, baina lehen euskarazko liburu gehienak hantxe egoten ziren eta ikastolatik hara bidaltzen gintuzten. Aitaren gainean joaten nintzen eta egiten genuen lehen gauza Txirri, Mirri eta Txiribitonen diska erostea zen. Horrela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

ERTZAINEK KLASERA BIDALI NINDUTEN

Ondo irakurri duzue. Hobe hasieratik hasten banaiz ederto ulertzeko zer gertatu zen. San Nikolas Ikastolatik atera eta Zubileta Eskolara joan nintzen gauza batzuk utzi behar nituelako. Metroa urrun geratzen denez, Getxo I Institutuaren aurrean dagoen markesinan autobusa itxarotea erabaki nuen. Markesina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin