ERTZAINEK KLASERA BIDALI NINDUTEN

Ondo irakurri duzue. Hobe hasieratik hasten banaiz ederto ulertzeko zer gertatu zen.

San Nikolas Ikastolatik atera eta Zubileta Eskolara joan nintzen gauza batzuk utzi behar nituelako. Metroa urrun geratzen denez, Getxo I Institutuaren aurrean dagoen markesinan autobusa itxarotea erabaki nuen.

Markesina nerabez beteta zegoen: erretzen, jaten, oihuka… Atsedenaldia omen zen. Txikitan erakutsi zidaten markesina autobusa itxaroten dutenentzat dela, baina ematen du ezetz. Aterki azpian egon nintzen hamar minutu, bustitzen ume horien erruz.

Hara non, Ertzaintzaren patrulla bat datorrela eta gelditzen da. Gazteei azaltzen die ez dela erre behar, txarra dela, badaudela kanpaina bat egiten gazteak ohartarazteko, esnifatzearen kontua… Ipuin polita.

Oso nazkatuta nengoen bustitzen nengoelako, markesinaren barruan egon ahal nintzenean. Agente jaunari esan nion ez zutela azaldu behar zeintzuk ziren erretzearen ondorioak, esnifatzearena… Esan behar zietela gazteei markesinatik ateratzeko autobusa itxaroten geundenak hortxe egoteko.

Agente jaunaren erantzuna: “Lo mejor que podrías hacer es ir tú también a clase”.

Nire erantzuna: “El Instituto lo dejé hace años. Tengo 25 años y soy profesora. De ir a clase iría a darla yo, no a recibirla.”

Gure agentea zuri geratu zen. Bestea barrez lehertzen eta lagunari esaten hanka sartu zuela barruraino.

Naizen baino gazteagoa ematen dut, baina klasera bidaltzeko beste…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun ERTZAINEK KLASERA BIDALI NINDUTEN-ri

  1. egilea: felipekin

    Lasai  neska, zarena baino gazteagoa emoten baduzu hobeto,azken batean  denbora izango duzu helduaroa eta zahartzarora iristeko bere…

  2. egilea: Iker

    Jajajjajajjaja, interneten esaten den moduan, nolako OWNED jaso zuen ertzainak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude