Jarduera honetan, arazo-egoera batetik unitate didaktiko digital bat diseinatzera abiatu gara.
Bertsolaritza irakasten dut eta Euskara eta Literatura arloaren barruan ematen da astean behin. Alternatiba orduan ere eman izan ditugu eskolak eta Musika mintegiaren baitan. Nik Euskara eta Literatura arloan kokatu ditut, DBH 1.mailan.
Koadroan ikusi daitekeen bezala, konpetentzia ugari lantzen dira. Askok uste dute Bertsolaritza zaharkitua dagoela, eta egin daitekeen gauza bakarra bertsoak idaztea dela, hortik aurrera ezer gutxi.
Bai LH zein DBHn bideoak egiten saiatzen gara, gero eta gehiago erabiltzen dugu ordenagailua. Aplikazio berriak daude errimak bilatzeko, doinutegia,… Ikasleek bideoak egitea erakargarri egiten zaie eta horregatik horrelako jarduera bat proposatu dut.
Bertsolari bat aukeratu (antzinakoa, garaikidea…) eta hari buruzko informazioa bilatu. Ondoren, gidoia idatziko dute. Bideoa grabatu beharko dute lortu duten informazioarekin eta ondoren pasadizoren bat antzeztu bideoa osatzeko. Bideoa irakaslearen laguntzaz editatuko dute.
Letrak eta teknologia bertsoaren bidez interaktuatuko dute.