ADIERAZPEN ASKATASUNA

Aste honetan jass dugun berria, erabat aztoratu gaitu. Argiako Axier Lopez kazetariari Mozal legeak jarritako isuna. Negargarria, lotsagarria,…

Gero eta gehiago pentsatzekoa da, mozorrotutako diktadura baten menpean bizi garela. Berez, askatasuna omen dugu nahi duguna esateko, idazteko… baina erabat lotuta gaude, legeen menpe.

Zer izango da kazetaritza, bertako langileek ezin badute informatu? Askotan barre egiten didate, El Mundo, El Pais, El Correo erosten ditudalako. Nire ideologiarekin bat ez datozen egunkariak dira, erabat ados. Baina etxean beti erakutsi izan didate “etsaiak” esaten duena jakin beharra dela ganorazko iritzi bat plazaratu ahal izateko.

Zer lortzen ari garen? Berriak iturri bakar batetik jasotzea, agintzen duenaren iturri hortatik. XXI.mendean daude, baina ematen du gure aitite-amomen garaira itzuli garela.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude